Haur batek lo hartu zuen eskolatik etxera eramaten zuen autobusean, Beran (Nafarroa), iragan ostiralean. Mutila ez zen jaitsi zegokion geralekuan, eta autobusaren barruan jarraitu zuen garraio enpresaraino. Autobuseko gidariak salatu duenez, haurraren aitak ostiral gauean eraso egin zion enpresan bertan. Espainiako Guardia Zibila aita ikertzen ari da. Autobus gidariak erasoaren berri eman zion Guardia Zibilari,...
Euskal Herria
Artaxoan eta Mendigorrian hamar haize errota egiteko proiektuari 800 alegazio jarri dizkiote
Iazko abenduaren 30ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresek Artaxoa eta Mendigorria udalerrietan hamar haize errotez osatutako parke eoliko bat egiteko asmoa zuela, eta jendaurrean jarri zituzten proiektuak, alegazioak aurkezteko. Bada, Gure Haizea elkarteak gaur Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan 800 alegazio baino gehiago aurkeztu ditu, nahiz...
Jose Antonio Entrecanales ez da bertaratu ikerketa batzordea, bigarren aldiz
«Marmotaren eguna». Labur, halaxe esan diete kazetariei Accionak Nafarroako Parlamentura bidalitako bi zuzendariek. Alta, euren buruzagi nagusia, Jose Antonio Entrecanales, ez da bertaratu. Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak gaurko bigarren aldiz deitu zuen Jose Antonio Entrecanales Accionako presidentea. Legearen arabera, derrigorrezkoa bada ere, urtarrilaren 20an gertatu bezala, azkenean ez da joan. Bere ordez Accionako bi zuzendari...
Ikerketa berriro ere abiatzeko eskatu du Iruñeko espetxean ziegako kidea hil zuen presoaren defentsak
Ikerketa berriro ere abian jartzeko eskatu du iazko urrian Iruñeko espetxean ziegako kidea itotzea egotzi zioten emakume presoaren defentsak. Abokatuak gaur goizean adierazi duenez, pasa den urrian egindako epaiketan ez ziren bermatu akusatuaren eskubideak, argudiatuta epaileak ez zituela aintzat hartu defentsak aurkeztutako hiru gertakari. Nafarroako Probintzia Auzitegiak hemezortzi urteko espetxe zigorra eta zortzi urteko zaintzapeko askatasuna...
Cristina Ibarrolak hautagaitza aurkeztu du UPNko zerrendaburu izateko foru hauteskundeetan
Cristina Ibarrolak Nafarroako Gobernuko lehendakari izan nahi du, eta ez Iruñeko alkate. UPNko presidenteak bere hautagaitza aurkeztu du alderdiaren zerrendaburu izateko hurrengo foru hauteskundetan. Diario de Navarra egunkariak aurreratu du albistea eta hala baieztatu dute alderdiko iturriek. Mugimendua esanguratsua da. 2024ko apirilean, UPNk Kongresua egin zuen garaian, Ibarrolak zioen bere asmoa zela Iruñeko Udala berriz berreskuratu eta alkatea...
Bi etxegaberi errolda agiria ukatzeko erabakia baliogabetu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Iruñeko Udalak ez zuelako garaiz erantzun
SOS Arrazakeria, Paris 365, MIG Migratzaileen Informazio Gunea, Iruñeko Errolda Batzordea eta Elkarri Laguntza elkarteek agerraldi bateratua egin dute gaur. Salatu dute Iruñeko Udalak atzeratu eta oztopatu egiten duela etxegabe migratzaileak hirian erroldatzeko prozedura. Zehazki, maiatzaren 30etik urtarrilaren 26ra bitartean erregistratutako 562 eskaeren kasuan, erantzuteko epea hiru hilabetetik seira luzatu zuen udalak. Gizarte eragileek jakinarazi dute,...
Iruñean bi lagun atxilotu dituzte Vito Quilesen aurkako protesten harira
Urriaren 30ean ehunka lagun mobilizatu ziren Vito Quiles eskuin muturreko faxistaren aurka Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean zein Iturrama auzoan. Gedar kazetaren arabera, gaur goizean bi lagun atxilotu dituzte egun hartan Quilesi aurre egiteagatik. Ez dira auzi honetako atxilotu bakarrak: azaroaren 21ean ere beste lau lagun atxilotu zituzten arrazoi beragatik. Ordu hartan, goizean atxilotu, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean,...
Emakume bat hil da Bardean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora...
Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari
Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi...
Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da
Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren...









