Faxistei batere tokirik utziko ez dietela nabarmentzeko protesta egin dute mila bat lagunek Estellerrian (Nafarroa), Aritzala eta Abartzuza lotu dituen manifestazioan. Irmo ohartarazi dute hau: ideologia eta jokabide faxistak ez direla «ongi etorriak» eskualdean, eta ez dituztela bertan nahi, ez Lizarrerriko bailaretako herrietan «eta ez beste inon». Suminez ozendu dute mezu hori, diotenez, ederki baitakite...
Euskal Herria
Nafarroako Gobernuko bazkideek eta EH Bilduk 353 zuzenketa aurkeztu dizkiete 2026ko aurrekontuei
Behin osoko zuzenketak atzera bota ostean, 2026ko aurrekontuen lege proiektuak aurrera egin du bidean. Parlamentu taldeek orotara 814 zatikako zuzenketa aurkeztu dituzte. UPN (222) eta PP (220) izan dira zuzenketa gehien aurkeztu duten taldeak, baina aukera gutxi izango dute. Aldiz, PSNk, EH Bilduk, Geroak Baik eta Zurekin Nafarroak 353 zuzenketa aurkeztu dituzte —horietarik 99 batera edo...
Iruñeko Erorien Monumentuaren katalagoaren onarpena eteteko eskatu dute administrazio auzitegian
Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak agerraldia egin du gaur Iruñean, bi ekinaldiren berri emateko: batetik, jakinarazi du administrazio auzitegietara joko duela Iruñeko Udalak martxan duen katalogoaren onarpen prozesua eten dadin eskatzeko. Bestetik, proposatu dute eraikina eraistea, eta hutsik geratuko litzatekeen orube horretan zer egin erabakitzeko nazioarteko lehiaketa publiko bat deitzea. Minduta azaldu dira Iruñeko...
Palestinako genozidioa, ikasgai: unitate didaktiko berri bat aurkeztu dute Iruñean
Israel Palestinan egiten ari den genozidioa ezagutaraztea ez da soilik komunikabideen egitekoa. Gazako eta Zisjordaniako egoera eskoletan eta institutuetan ere azaldu beharreko errealitatea dela uste du Nafarroako Irakasleok Palestinarekin taldeak; hori dela eta, bi unitate didaktiko ondu ditu: bata Lehen Hezkuntzako ikasleei begira, eta bestea Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako. Gaur aurkeztu dituzte biak Iruñean, Haurren Nazioarteko...
‘Cerdan auziaren’ karta jokatuta ere, eskuinak ezin izan du gerarazi Nafarroako aurrekontu proiektua
«Gure osoko zuzenketak jada ez du garrantzirik. Gobernu honi osoko zuzenketa egin diona Guardia Zibila da». Gogor hasi du bere hitzaldia UPNko Javier Esparzak. Jakina zen Nafarroako Gobernuari eusten dion gehiengo parlamentarioak atzera botako zituela UPN, PP eta Vox taldeek 2026ko aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak, eta hala izan da azkenerako. Horren jakitun, estrategia aldatu du...
Santos Cerdan aske utzi du Auzitegi Gorenak, ia bost hilabete espetxean egin ostean
Guardia Zibilaren UCO Unitate Zentral Operatiboak ekainean egindako lurrikara politikoak segida izan zuen atzo arratsaldean. Eta haren ondotik, Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Leopoldo Puentek aske utzi du Santos Cerdan, ekainean espetxeratzeko agindu ostean. Hala ere, ezingo du Espainiako Estatutik irten eta bi astero joan beharko du epaitegira. Cerdan espetxeratzeko, epaileak argudiatu zuen frogak deusezteko aukera...
Berriobeitiko adingabeen zentro bat hustu dute gas ihes baten ondorioz
Berriobeitiko (Nafarroa) adingabeen zentro bat hustu behar izan dute gas ihes baten ondorioz. Larrialdietako zerbitzuek 14:00etan jaso dute abisua, eta Nafarroako suhiltzaileak, Foruzaingoa eta gas enpresa hornitzailea bertaratu dira Iruñerriko udalerri horretako Artikako kontzejuan dagoen zentrora. Adingabeak egoitzatik aterarazi dituzte, baina ez da inor zauritu. Matxura konpondu dutenean itzuli dira zentrora.
88 urteko txirrindulari nafar bat zendu da furgoneta batek harrapatuta
Tuterako (Nafarroa) gizonezko bat hil da gaur eguerdian izandako trafiko istripu batean. 88 urteko txirrindularia Zaragozako (Espainia) Santa Cruz de Moncayo udalerriko mendiko errepide batean zebilen, eta furgoneta batek harrapatu du, bihurgune batean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 11:55ean izan da istripua, txirrindulariek erabili ohi duten errepide batean. Trafiko adituak istripuaren nondik norakoak aztertzen ari dira....
Sarebide aurkeztu dute, euskarazko hedabideen ekosistema indartzeko auzolana
Auzolana. Euskal Herriko historian sustraitutako kontzeptu horri adiera berria eman nahi diote euskarazko hedabideek, egungo erronka teknologiko globalei aplikatuta. Ideia hori ardatz hartuta, Sarebide egitasmoa sortu dute BERRIA, Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Kanaldude eta Euskalerria Irratia hedabideek, Elhuyar fundazioarekin batera. «Mugaz gaindiko lankidetza teknologikorako sare bat sortzea», horra Sarebideren eginkizun nagusia, eta, horren barruan, finkatuak...
Nafarroa osoa tentsio handiko eremu izendatzeko azterketa juridiko bat egiteko eskatu du parlamentuak
Etxebizitzaren krisia oso presente egon da Nafarroaren egoerari buruzko eztabaidaren bigarren egunean. Voxek ez beste talde guztiek ebazpen bat aurkeztu dute, eta bi eredu kontrajarri izan dira aurrez aurre. Batetik, Nafarroako Gobernuko hiru bazkideek proposatu dute «orain arteko mekanismo guztiak» hedatzea etxebizitzaren arloko espekulazioari aurre egiteko. Bestetik, UPNk eraikuntza sustatzeko neurriak eta alokairua errazteko kenkariak...









