Iruñeko 3 zenbakiko instrukzio epaitegiak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri dio iragan azaroan Zizur Nagusian trafiko istripu bat eragin zuen auto gidariari. A-12 autobian gertatu zen ezbeharra, eta 55 urteko emakume bat zendu zen. Eneritz (Nafarroa) herriko bizilaguna zen biktima, eta garun-heriotza egoeran izan zen hiru egunez, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zaintza intentsiboetako unitatean, zendu zen arte. Harekin...
Euskal Herria
Emisio gutxiko eremua indarrean izanen da Iruñean astelehenetik aurrera: zeintzuk dira baimendutako ibilgailuak?
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Lapurdiko kostaldeko hainbat herritan ezarria dago dagoeneko, eta Iruñera helduko da orain. Emisio gutxiko eremua astelehen honetan sartuko da indarrean Nafarroako hiriburuan, zenbait hilabeteko tramitazioaren ostean. Arauak are gehiago mugatuko du ibilgailuen joan-etorria hiriko erdigunean: Alde Zaharrean eta Zabalguneko zenbait kaletan, nagusiki. Iruñeko Udalaren arabera, isuri gutxiko eremuak bi helburu ditu, elkarri lotuta: airearen...
Indarkeria matxistagatik hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan aste honetan
Gabonetako astean hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak, indarkeria matxistagatik. Foruzainek emandako informazioaren arabera, guztira 30 pertsona atxilotu dituzte aste honetan, eta horietatik hamabost indarkeria matxistagatik izan dira. Iruñeko Udaltzaingoak, berriz, jakinarazi du abenduaren 25eko goizaldean 23 urteko gizon bat atxilotu zutela, emakume bait ukituak egiteagatik; gaurko goizaldean, berriz, 19 urteko mutil...
Gora jotzeko helegitea jarri diote Tuterako araztegiko lohiak biometanizatzeko plantari
Nafarroako Gobernuak azaroaren 5ean eman zion Tuterako hiri lohien kudeaketarako eta biometanizaziorako plantari ingurumen baimen bateratua, eta Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxan-ek gora jotzeko helegitea jarri diote horri. Izan ere, uste dute hainbat kalte eragingo dituela plantak, eta goiko administrazio bati eskatu diote baloratzeko prozedura horren legezkotasuna. Ohar bidez iragarri dute ekimen hori. NILSA enpresa...
Iruñeko Udalak etxegabeen azterketa eta diagnostikoa egingo du
Zenbat pertsona bizi dira kalean Iruñean? Zerk bultzatu ditu kalean bizitzera? Zer baliabide daude etxegabeei laguntzeko? Egokiak al dira? Iruñeko Udalak hiriko etxegabeen azterketa eta diagnostikoa egingo du, galdera horiek eta beste batzuk erantzuteko asmoz. Erakundeak Knowledge Sharing Network enpresari eman dio azterketa eta diagnostikoa egiteko ardura, 58.140 euroren truke. Zazpi hilabete izango ditu bukatzeko. Iruñeko Udalak...
Nafarroako II. Bizikidetza Planak ez du nahi zuten adinako adostasunik lortu
Adostasun handiagoa nahi zuen Nafarroako Gobernuak II. Bizikidetza Plana onartzeko. Lehenengoak Nafarroako Parlamentuan izandako porrotaren ostean, parte hartze prozesua zabaldu zuten, herritarrek eta beste eragile sozial eta politiko batzuek ekarpenak egin zitzaten. Gaur, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu bilkuran onartutako plana aurkeztu dute, eta, EH bilduk eta UPNk proposamenak egin arren, «horietako batzuk bai,...
Ibarrolaren eta Adaneroren dimisioa eskatu du Iruñeko udal gobernuak, karpako bortxaketaren kontura diskurtso xenofoboak zabaltzeagatik
Iruñeko Udaleko gehiengo politikoak Cristina Ibarrolaren (UPN) eta Carlos Garcia Adaneroren (PP) dimisioa eskatuko du. Urtarrilean aurkeztu asmo dute eskaera, urteko lehen osoko bilkuran. Ibarrolari eta Garcia Adanerori leporatzen diete «arduragabekeriaz» jokatu izana iragan urriaren 23an Iruñean salatutako bortxaketaren auzian, «diskurtso xenofoboak» haizatuz: «Kontrastatu gabeko informazioak erabili zituzten gorrotozko diskurtsoak eraikitzeko, eta horien bidez, gobernu taldeari eraso egin...
Eraso egin diote German Rodriguezen omenezko oroitarriari
Sanferminak 78 Gogoan elkarteak salatu du German Rodriguezen oroitarrian dagoen plakari eraso egin diotela, eta halakorik ez errepikatzeko neurriak eskatu dizkiete erakunde publikoei. Hala dio plakak: «German Rodriguez Saizen oroimenez, Poliziak tiroz hil zuen 1978ko uztailaren 8an». Ohar batean jakinarazi dutenez, baina, hura estali dute, gainean neurri bereko plastiko gogor bat itsatsita. Rodriguez «ezker abertzaleak»...
Iruñeko Karpa Unibertsitarioko bortxaketagatik espetxeratutako lau gizonak aske utzi ditu epaileak
Iruñeko Karpa Unibertsiotariotik gertu emakume bat bortxatzea egotzita kartzelaratutako lau gizonezkoak aske uztea erabaki du gaur epaileak, DNA frogen emaitzak jaso ostean. Izan ere, erasoan jasotako laginaren soslaia ez dator bat atxilotuenarekin. Urriaren 30az geroztik zeuden laurak espetxean. Sexu erasoa hilaren 24ko gauean gertatu zen, Ilargierdiaren parkean, Karpa Unibertsitarioa festaren inguruetan. Emakume bat ia konortea...
Auzitara eraman dute Eugiko meategia handitzeko proiektua
Magnak (Magnesitas de Navarra) Eugiko meategia hedatzeko asmoa du, eta proiektu hori egiteko baimena auzitara eraman dute Erdiz Bizirik-ek eta Sustrai Erakuntza fundazioak. Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 22an eman zion baimena Magnari, eta, orduan, urriaren 28an, gora jotzeko helegitea aurkeztu zioten Nafarroako Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari. Orain, berriz, auzitara eraman dute...









