Euskal Herria

Billabesetako langileek lanuzteak iragarri dituzte abenduaren 24rako eta 31rako

Billabesetako langileek lanuzteak iragarri dituzte abenduaren 24rako eta 31rako

Iruñerriko hiri garraioaren sektoreko lan gatazka ez da amaitu. Azken egunetan, UGT sindikatua prest agertu da billabesen zerbitzua kudeatzen duen TCC Moventis enpresarekin itun bat sinatzeko, baina langile batzordean gehiengoa duten gainerako elkarte sindikalak —CCOO, ELA, LAB eta ATTU— ez datoz bat erabakiarekin. Atzo eta gaur eginiko batzar informatiboetan, «haserrea» agertu dute UGTren jokabidearen inguruan, eta...

Antxon Alonso enpresaria ere atxilotu du Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren aginduz

Antxon Alonso enpresaria ere atxilotu du Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren aginduz

PSOEko militante ohi Leire Diez eta SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatu Sozietateko presidente ohi Vicente Fernandez atxilotu zituzten operazio berean atzeman zuten atzo Antxon Alonso enpresaria ere. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegiaren aginduz atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta auzia sekretupean den arren, Cerdan auziaren itzala nabari da. Hain zuzen, Alonso Servinabar enpresaren jabea da,...

Billabesetako gehiengo sindikalak baztertu egin du TCCren azken eskaintza

Billabesetako gehiengo sindikalak baztertu egin du TCCren azken eskaintza

TCC Moventis enpresako langile batzordeak baztertu egin du enpresak Iruñerriko Mankomunitatearen bitartekaritzarekin egindako proposamena, «langileen eskakizunak ez dituelako jasotzen». Proposamenak aldeko zazpi boto jaso ditu, eta kontrako hamar. Hala, sindikatuak bereizi egin dira. Kontra bozkatu dutenek, CCOO, ELA, LAB eta ATTU sindikatuek, batzar orokor batera deitu dituzte langileak, biharko. UGTk, berriz, asmoa du bere kabuz...

Leire Diez PSEko militante ohia eta SEPIko buruzagi ohi bat atxilotu ditu Guardia Zibilak

Leire Diez PSEko militante ohia eta SEPIko buruzagi ohi bat atxilotu ditu Guardia Zibilak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegiaren aginduz, Guardia Zibilak Leire Diez Portugaleteko (Bizkaia) militante sozialista ohia atxilotu du. Operazio berean, Vicente Fernandez SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatu Sozietateko presidente ohia ere atzeman dute. Ez dute argitu zer leporatzen dieten zehazki. Sekretupean den auziak kontratazio publikoarekin zerikusia duela esan dute, ez besterik.  Cerdan auziaren itzala nabari da...

Iruñeko gizon bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

Iruñeko gizon bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

21 hilabeteko kartzela, emazteari tratu txar fisiko, psikiko eta sexualak emateagatik. Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak zigor hori ezarri dio gizon bati, emazteari tratu txar jarraituak emateagatik. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak hitzartu dute zigorra. Zigortutako gizona ezingo da lau urtean emakumearekin harremanetan jarri, ezta harengandik 500 metro baino gutxiagora hurbildu ere. Kalte moralengatik 950 euro ordaindu beharko...

Beste zazpi tortura kasu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Beste zazpi tortura kasu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Azaroan, zazpi izan ziren. Orain, beste zazpi. Tantaka, urrats txikien bidez, baina Nafarroako Gobernua tai gabe ari da Espainiako Estatuaren indarkeria poliziala aitortzen. Dagoeneko ehun nafar baino gehiago aitortu dituzte biktima gisa 16/2019 foru legearen arrimura. Gaurko ebazpenean jasotako tortura kasuei dagokionez, 1973koa da zaharrena, eta 2004koa berriena. Hamarkadetako estatu indarkeriaren panoramika oso bat, zazpi adibidetan....

Gose greba hasi du Patxi Ruiz euskal presoak, espetxeko osasun arretarik eza salatzeko

Gose greba hasi du Patxi Ruiz euskal presoak, espetxeko osasun arretarik eza salatzeko

Iruñeko Txantrea auzoko Patxi Ruiz Romero euskal presoak gose greba abiatu du, salatzeko espetxean ez dutela osasun arta egokirik. Aske antolakundeak sare sozialetan jakinarazi duenez, gaur bertan hasi du baraualdia Ruizek, Iruñeko espetxean eri zegoen beste preso baten heriotzagatik protesta egiteko. «Presoei dagokien mediku arreta duina jasotzea exijitzen dugu», defendatu du Askek, Ruizen protestarekin bat...

UGT billabesetako ituna sinatzeko prest dago, bakarrik bada ere

UGT billabesetako ituna sinatzeko prest dago, bakarrik bada ere

Billabesetako UGTko langileek onartu egin dute Iruñerriko Mankomunitateak egindako proposamena, eta lan ituna sinatzeko prest daude TCC Moventis enpresarekin —hark kudeatzen du zerbitzua—. UGTk du ordezkaritza handiena Iruñerriko autobus garraio publikoaren enpresa batzordean, baina ez du gehiengo osorik. Hala ere, bakarrik bada ere, ituna sinatzeko prest dago. UGT sindikatuak afiliatuen batzarrak egin zituen atzo, eta langile...

Mikel Zabalzaren omenezko autobusa igandera arte egongo da Iruñean

Mikel Zabalzaren omenezko autobusa igandera arte egongo da Iruñean

Hurrengo geltokia: Iruñea. Mikel Zabalzaren omenezko autobus ibiltaria Nafarroako hiriburura ailegatu da, eta haren ateak irekirik egongo dira egunero igandera bitarte, 12:00etatik 20:00etara bitarte. Non duzue autobus gidaria? kartela paraturik dago alde batean, eta geltokien berri ematen duen panelak argi du haren helmuga nagusia memoria dela: Mikel Zabalza gogoan, 40 urte.  Denboran atzera egin, eta oroitzeko tresna izan...

«Matematikako irakasleak ez die abisatzen gurasoei noiz landuko dituen deribatuak, ezta? Bada, sexu heziketarekin ere halaxe»

«Matematikako irakasleak ez die abisatzen gurasoei noiz landuko dituen deribatuak, ezta? Bada, sexu heziketarekin ere halaxe»

Genero desorekak, eskola jazarpena, edertasun kanonak, sexualitatea, sexu erasoak… Nafarroako ikasgeletan «kultura berdinzalea» eta indarkeria sexisten aurkako kontzientzia ezartzeko xedez, Skolae hezkidetza proiektua martxan jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2017-2018ko ikasturtean. Ordutik, lehen hezkuntzako ikastetxe guztietara eta bigarren hezkuntzako askotara hedatu da egitasmoa. Lorpenak eta erronkak aletu dituzte Skolaeren egungo arduradunek: Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko buru...