'Lagun nazazu' programa egin dute Nafarroan, bigarrenez. Asmo du osasun mentaleko diagnosi bat duten pertsonak trebatzea, egoera berean direnak artatu eta elkarri lagundu ahal izateko.
gaiak
Sabicasen gitarra, ijito herriaren aldeko ikur
Iruñeko Udalak Agustin Castellon Campos 'Sabicas' musikari iruindarraren omenezko eskultura bat inauguratu du. Ijitoen kulturari aitortza egin nahi dio obrak. Carlos Ziriza eskultorea da egilea
Abian da Bira Nafarroan Barna, musika herrietara eramateko
Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak antolatu du programa, bigarrenez, herrialdeko musikariak sustatzeko. Hamalau talde ariko dira, udaberrian eta udazkenean
‘Populus Baskonia’, Orreagako bataila irabazi zutenen omenez
Orreagako Batailaren Monumentuaren Aldeko Ekimenak diru bilketa bat hasi du Patxi Aldunatek sortutako eskultura jartzeko. 40.000 eurokoa da aurrekontua. Abuztuan inauguratu nahi dute
Hemezortzi urte eta egun bat
Maximo Sainz Plaza identifikatu dute, Ezkabako gotorlekutik ihes egindako presoen artean gazteena. Olaben fusilatu zuten, adinez nagusi bilakatu eta biharamunean.
Sarek protesta egin du emakume presoen eskubideak bete ditzaten
Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Sarek dio emakumezko 27 euskal preso daudela; hiru dira nafarrak. Euskal Herrian 11 daude
Poesia, gorputza, autoritatea
Itziar Ugarte, Iosune de Goñi eta Oihana Arana idazleak literaturaz mintzatu dira Kalakak egitasmoak Iruñeko Laba gunean egindako lehendabiziko saioan.
Camilo Sesto eta Barricada
Uharteko Andre Maria Zuriaren abesbatzak kanpaina bat hasi du, abeslari gazteak taldera erakartzeko; 1980ko hamarkadako musika oinarri duen errepertorioa prestatzen ari da.
Astelehenean zabalduko dute 3 urteko umeek eskolan izena emateko epea
Nafarroako Gobernuak 'Ni publikokoa naiz' kanpaina hasi du, sare publikoaren alde. NIZE elkarteak, Sortzen-ek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak D eredua lehenetsi dute
Aporofobia gelditzeko premiaz ohartarazi du Paris 365 jantokiak
Pobrezian dauden pertsonen kontrako gorrotoa ikusgai egiteko asmoz, 'Aporofobia stop' antzezlana sortu dute, eta, hori finantzatzeko, 46 aulki sortu dituzte Paris 365eko erabiltzaileek