Kattalin Barber Lakabekoa da, eta ibarreko ondarea biltzeko proiektu bat jarri du abian: Artzibarko herbarioa osatzen ari da. Loreak artelan bilakatu ditu, gainera; Artiumen erakutsi ditu, Maddi Barber eta Marina Lameiroren 'Paraiso' lanaren osagarri.
gaiak
Eskaladan bidea egiteko
Artxila eskalada taldeak 2020ko abenduan ireki zuen rokodromoa, Beran. 60 bazkidek osatzen dute taldea, baina itxaron zerrenda dute sartzeko. Eskalada eskualdean zabaltzeko lanean ari dira.
‘Lorratzean’, ikusi eta ikasteko
Nor kolektiboak dokumental bat egin du animalien askapenerako mugimenduaren historiari buruz. Linas Kortak zuzendu du. Iruñeko Katakraken emango dute bihar
Atzera kontaketaren azken txanpa
Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadik 3 urte beteko ditu laster, eta espetxetik atera beharko du. Familiak jakin du Gutierrezi 3. gradua eman diotela, eta Lizarraga Euskal Herriratu egingo dutela.
Erakusketa batean jaso dute LGTBI kolektiboaren memoria
'Gu beti hemen, lehenengo lerroan' lelopean antolatu dute; Fefa Vila Nuñez da komisarioa. Kondestablearen jauregian da, hilaren 30era arte
Santos Indurain: “Egoerak estresa eragiten dio sistemari, batez ere oinarrizko arretari”
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek aitortu du Eguberriek kezkatu egiten dutela. Prebentzioaren garrantzia berretsi du, positiboen gorakada ikusita, eta esan du txertoak balio izan duela gaitzaren larritasunari aurre egiteko.
Bi pertsona hil dira uholdeetan
Azken hogei urteotako larrienak izan dira. Arga, Ultzama, Arakil, Bidasoa eta Ebro ibaiek gainezka egin dute; azpian hartu dituzte zenbait herritako karrikak. Kalte anitz eragin dute
Leiho berriak itxitako ateei
Euskararen alorrean atzera urratsak izan direla nabarmendu dute euskalgintzako eragileek. Hizkuntza eskakizunen aurkako sententziez gain, lan deialdietan euskara aintzat ez hartzeak kezka eragin du. Euskaltzale askok kaleak hartu behar izan dituzte, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko.
Hogei urteren ondoren, lehen transferentzia
Ekainean, Espainiako eta Nafarroako gobernuek akordio bat erdietsi zuten Iruñeko espetxeko presoen osasun arreta Osasunbidearen esku uzteko. Hala ere, bizitzeko gutxieneko diru sarreraren gestioari eta trafiko eskumenari buruzko itunak oraindik ez dituzte izenpetu, eta ekarpenari buruzkoa atzeratzen ari da.
Erdieroaleen krisiak markatu du Volkswagen enpresaren jarduera
Bete-betean eragin dio, urtea hasi zenetik. Enpresak uste du 2022. urtearen hasiera "gogorra" izanen dela. Iruñeko lantegia Polo berria ekoizten hasi zen ekainean