CNTk Mari Luz Lozano liburutegi anarkista sortu du, Iruñeko Hilarion Eslava kaleko bere egoitzan. 1913an jaio zen Lozano, eta sindikatu horretako kide izan zen. 2003an hil zen.
gaiak
Oroiminaren begiradarekin
Alberto Cañadak Iruñeko zinema aretoen berrogei urteko historia jaso du lan batean. 1940-1980 bitarteko epea aztertu du, Nafarroako Gobernuak argitaratutako liburuan.
Txertoak gripeari aurre egiteko
Nafarroako Gobernuak gaitz horren kontrako kanpaina abiatu du. 70 urte baino gehiago duten herritarrek COVID-19aren aurkako bertze dosi bat hartuko dute
Urruneko eltzeak urrez, iritsi eta lurrez
Iruñeko Harrotu-k, LGTBI kolektiboa artatzeko udal zerbitzuak, Urri Trans zikloa egin du, hiriburuan. Aitzole Aranetak eta June San Millanek transen eskubideen inguruko legedia jorratu dute. Garbi erran dute badela zer hobetu.
Karrikirik liburuen besta ospatuko du
'Ipuingarria izango da' egitasmoa eginen du azaroaren 4tik 7ra, Iruñean. Haur eta gazte literatura bultzatu nahi dute. Egitarau berezia prestatu dute Iruñerriko eskolentzat
Hustutako guneei zor dien begiruneaz
Asier Gogortza argazkilariak 'Autopsiak' erakusketa jarri du Berako Labiaga ikastolan, abenduaren 19ra bitarte. Hustutako etxe eta herrien inguruko hausnarketa bat egin eta proposatu du artistak, arkitektura tradizionala abiapuntu gisa hartuta.
Gabari, larraundarren bilgune
Larraungo Udalak herriko etxeko espazio berria inauguratu du, Mugiron. Europatik eta Nafarroako Gobernutik jaso ditu diru laguntzak. Erabilera anitzeko toki bat izatea du xede
Matalaz, “umil eta pragmatiko”
Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimenduak autogestioa oinarri duen proiektu berri bat abiatu du, Jarauta karrikako 75.ean. Maravillas gaztetxearen husteak utzitako "ajea" gainditu, eta hutsetik hasi dute bidea.