Koldo Colomok Izarbeibar eta Mañeruibarko euskal goitizenak ikertu eta jaso ditu 'Izengoititegia' izenburuko liburuan. XIII. eta XX. mende arteko laurehun baino gehiago bildu ditu. Pamielak argitaratu du lana, eta Nafarroako Gobernuaren sari bat jaso du.
gaiak
Indarra hartzeko urteurrena
Iruñeko Emakumeen Etxeak bi urte bete ditu. Koronabirusaren pandemiak ez du erabat eten han ari diren kolektiboen jarduera, baina erran dute bulkada bat behar dutela.
Hiriburutik kanpo ateratzeko
Nafarroako Filmotekak proiektu bat abiatu berri du, zinema herrietara eramateko. Leitzak, Lizarrak, Altsasuk, Tafallak eta Corellak bat egin dute. Egile nafarren ziklo bat antolatu dute
Bidea ahalik eta azkarrena hasteko
Alzheimerra duten anitzek ez dakite eritasuna dutenik, eta diagnostiko goiztiar baten faltak zaildu bertzerik ez du egiten hari aurre egiteko prozesua. Afan elkarteko kideek garbi erran dute Nafarroako Parlamentuan: "Baliabideak behar ditugu".
Larraunek prest ditu hamar proiektu, herriak ez husteko
Aurrekontua 578.000 eurokoa da; udalak Nafarroako Gobernuaren diru laguntza jaso nahi du. Udalerriak 951 biztanle dauzka gaur egun
Nor ziren oroitu ahal izateko
Urraulgoitin lanean hasi dira, XX. mendeko memoria gordetzeko. Karekin Kultura etxeko Kati Leatxe ari da materiala biltzen, liburu bat eta dokumental bat osatzeko.