Eskualdeko antiespezistak saretzeko prozesu bat jarri dute martxan Iruñerrian. Erreferente bilakatu nahi duen eragile berri bat sortzea du helburu, eta hiru fasetan egiten ari dira: formakuntza landu dute otsailean; eztabaidaren fasea eginen dute martxoan, eta taldea eratzekoa, azkenik, apirilean.
gaiak
Batzar Nagusiaren oniritzia falta du Bardeako turismo plan berriak
Abenduan argitaratu zuten Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ordaintzeko aukera jaso dute planean. Ekologistek alegazioak aurkeztu dituzte, eta kontserbaziorako neurriak eskatu
Patronalak zer erantzun zain, tailerretan prest dira protestan jarraitzeko
Autoak konpontzeko tailerretako beharginek segida eman diete, asteon, abenduan hasitako mobilizazioei. 2018tik ari dira lan hitzarmen berri bat lotu nahian
Denda berri bat ireki dute Tuteran, arduraz kontsumitzera deitzeko
Trapuketariek Raimundo Lanas karrikako egoitza itxi dute, eta beste bat zabaldu Miguel Izako 12.ean. Bi pertsona ari dira dendan lanean. Berriozarren, Burlatan, Lizarran eta Iruñean ere badaude
Jangelarekin batera, proiektu bat kolokan
Leitzako Amazabal institutuko gurasoek salatu dute Hezkuntza Departamentuak jangelako zerbitzua bertan behera utzi nahi duela. Zentro horrek Leitzako eta Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun eta Lekunberriko ikasleak hartzen ditu.
Gidari berekoiak kameren jomugan
Juan Larretak esklerosi anizkoitza du; ondorioz, desgaitasunen bat dutenentzako txartela dagokio, haientzat gordetako tokietan aparkatzeko. Sareak baliatzen ditu agerian uzteko leku horiek baimenik gabe erabiltzen dituztenen "kontzientziarik eza".
Jokoaren legea aldatzeko zain
Iruñeko Udalak urtebetez eutsiko dio joko etxe gehiago zabaltzeko debekuari. Aralar ludopaten elkarteak arau berrian "prebentzioa" jorra dezala eskatu dio gobernuari.