Beti Onak Ohorezko Mailan ariko da. Duela bederatzi urte Itxako desagertu zenetik, ez da izan herrialdeko ordezkaririk eskubaloiaren maila nagusian. Beti Onak-eko kapitain Olaia Luzuriaga eta Itxakoko kapitain ohi Andrea Barno lortutakoaz aritu dira.
Nafarroa
Hegoak elkarteak ateak itxi ditu, “erakundeen babesik ezarengatik”
Ia hiru hamarkadaz aritu da lanean droga kontsumoaren inguruan. Pandemiak "ito" du taldea
Hegalak zabaldu ditu
Ekhi Huartek 'Vuelo de albatros' poema liburua argitaratu du; eskuz egindako ehun ale kaleratu ditu, Arga eta Felix Garrido errehabilitazio psikosozialerako zentroetako erabiltzaileen laguntzarekin.
Txantxangorriak Sakanan du habia
Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak 50. urteurrena ospatzeko besta eginen du hilaren 18an, herrian. Guraso talde batek gela bat ireki zuen Olatzagutian 1969an, eta hori izan zen Altsasun mende erdiz garatu duten proiektuaren oinarria. Altsasu, Olatzagutia, Urdiain eta Arbizuko 307 ikasle ditu.
Bihotzaren hondoan
Castillo Suarez
Haritzak hazten diren lekuan bizi gara Haritzak hazten diren lekuan bizi gara.Lur hauetan erakutsi diogu elkarriidazten, zenbatzen, amets egiten eta maitatzen.Auzoa zaintzen. Bizitza nola joan den ikus daiteke[hariztiaren bazterretatik...
Aldarri bilakatutako doinuak
Afrikans taldea osatu dute 2manouk eta Beltxak. Migratzaile afrikarrak dira biak, eta Iruñean egin dute bat. 'BRO' izenburuko lehendabiziko diskoa argitaratu berri dute.
Nafarroako Gobernuak hasi du suteen aurkako udako kanpaina
150 suhiltzaile laguntzaile kontratatu dituzte ohiko lantaldea indartzeko. Denera 550 suhiltzaile eta 120 basozain ariko dira lanean, urrira arte
Artea, bazterketaren aurkako lanerako tresna
Geltokik GizArte proiektua sortu du, kulturaren konpromiso soziala nabarmentzeko, eta artearen bidez elkartasuna lantzeko. Hemezortzi artistak lan bana eman dute, salgai jarri eta lortutako diruarekin Paris 365 jantoki soziala laguntzeko. Urtero eginen dute, aldi bakoitzean eragile bat babesteko.
Gero eta aldarri ozenagoa
Iruñeko Udalak aitortu du zenbait musika taldek ez dutela sanferminetan jo nahi, zezenketengatik. Hirian ere, eragile batzuek erdigunean jarri dute animalien auzia.









