Epaileek ebatzi dute Glovoren banatzaileak soldatapekoak direla. Pablo Anton da auzitara jo duten langileetako bat. Ontzat jo du ebazpena, baina salatu du enpresak legea urratzen segitzen duela: "Glovo sortu zutenak epai ditzatela".

“Mahai gainean dago lanuzteak edo greba egiteko aukera”
Glovo etxeak Glovo Express sortu zuen, 'rider'-en legea onartu eta gero. Nafarroan, David Moreno da (CCOO) etxe horretako langileen ordezkaria. Hitzarmen duin bat eskatu du.

Erregistro bakarra sortu dute desgaituen aparkatzeko baimenentzat
Orain arte, udal bakoitzak bere txartela eta bere araudia zituen. Baimenak oker erabiltzea erraztu du egoera horrek. Txartela berritu behar dute orain erabiltzaile guztiek

Soinu banda propioarekin
Pablo Salgado Mendezek Berako musikarien eta musika taldeen inguruko 'Bera' lana ondu du. Banizu Nizuke etxeak argitaratu du liburua, Berako Udalaren laguntzarekin.

“Herri batzuk asko erdaldundu dira; hor egin behar dugu lan”
Kezkak eraman ditu herritarrak Sakanako Euskaltzaleen Sarea osatzera. Erkuden Barandiaran da kideetako bat; nabarmendu du erabileran eta administrazioaren zerbitzuetan eragin nahi dutela.

Iritzia: Denon etxea
Bidatz Villanueva Etxague
Immigrazioa izan genuen duela egun batzuk eztabaidagai ikastalde batean, hiri berean jaiotako gizon zuri eta beltz batek abestutako kantu bat oinarri hartuta: Chez nous (Gure etxea), alegia. Txikitako garaia oroitarazten dute,...

Baliabideak eta aitortza eskatzeko
Nafarroako Toki Entitateetako Berdintasun Teknikarien Sareko kideak Nafarroako Parlamentuan izan dira, euren egoeraren berri emateko: postu gehienen egonkortasunik eza salatu dute, eta agerian utzi "diru laguntzen menpe" daudela. Legea bete dezatela galdegin diete erakundeei.

“Bidean gauza asko gelditu dira, baina pozik nago”
Espainiako Gobernuak 100.000 euroren kalte ordaina ordaindu beharko dio Aingeru Zudaireri. Eskuineko begiko ikusmena galdu zuen 2012. urtean, pilotakada baten ondorioz.

Iritzia: Mezu bat Habanatik
Amets Aranguren Arrieta
Lagunok. Konta ezin diezazuekedan gauza hipermegainportante baten berri emanen dute astelehenean Iruñean. Hipermega. Ezin dut ezer erran. Adi egon. La Habanako hotelean nengoen, ohean etzanda, eta telefonoz deitu didate. Negarr...