Kairaba elkartea sortu dute lau emakumek Nafarroan, andre afrikarren ahalduntzea asmo nagusi. Argi dute oraindik asko direla "beltzak izateagatik" irauli beharreko diskriminazio egoerak.

Iritzia: ‘Dramatxoak’
Lohizune Amatria
Egokitasun osoz dramatxo izendatu zituen Ane Eslava kazetariak, duela bi urte, sanferminen inguruan iruindarrek dituzten kezkak, festak iristear direnean. Sanferminik ez zela izanen izan zen dramatxoa, 2020an; aurten, ospatuko direla, ...

Zapaldu guztiak aterpetzeko etxea
Ipes elkarteak feminismo 'queer'-ari buruzko saio bat egin du Iruñean. Gracia Trujillo, Nerea Barjola eta Irantzu Varela aritu dira. Zapalkuntza ardatz oro kontuan hartuko dituen feminismo baten alde egin dute, eta gogor salatu dituzte sektore batzuen "gorroto mezuak" trans pertsonen aurka.

Punttuka: braillez eta euskaraz irakurtzeko
Creena Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko kide Puri Mugirok eta Isabel Santestebanek sortu dute. Haur itsuentzat material "erakargarria eta inklusiboa" egitea hartu dute helburu

Amaitu ez den gaueko bidea
Rosa Arburua kontrabandoaz aritu da Beran, Mugerri elkarteak antolatutako saio batean. Etxean entzundakoak hartu ditu oinarri, atzokoak eta gaurkoak erdigunean jartzeko.

“Barrena arintzeko eta gorputza astintzeko sortzen ditut kantak”
Izurritearen eraginez, Lilo musika taldeak aski geldirik egon behar izan du sortu zenetik. Trabak arindu direlarik, kideak orain ari dira oholtza gainekoetan gozatzen, gogoz. Kontzertua emanen dute bihar Valtierran.

Iritzia: Ekialdea omen gara
Olatz Azpirotz Larzabal
Banaketak hainbat forma eta eginkizun eduki ditzake, horregatik hain erraz barneratu dugu guztia bi talde edo gehiagotan banatzeko joera. Kontraesankorra suerta daiteke, baina gurean, banaketa hainbeste salatu eta deuseztatzen s...

Gurpilek biraka jarrai dezaten
Emakume txirrindularien egoerari buruzko mahai inguru bat egin dute, Irurtzunen. Erkuden Almagro eta Ainhoa Lekunberri txirrindulari ohiak, Hector Roldan zuzendaria, eta Maribel Aguirre eta Sheila Gutierrez txirrindulariak aritu dira. Aitzindarien lanak erraztu du egungo kirolarien bidea.

Zorraren zirkuituan, ziztu bizian
Nafarroako Gobernuak Los Arcosko zirkuitua saldu nahi du. Enpresa pribatu batek bultzatu zuen, 2006an, baina orduko lehendakari Miguel Sanzek parte hartzea erabaki zuen. 70 milioi euro publiko gastatu dituzte.

Karrikiri: 25 urte Iruñeko euskaldunen arteko sarea ehuntzen
1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza. 120 bazkide ditu. Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute biharko, Iruñeko Kondestablearen jauregian