Afrikans taldea osatu dute 2manouk eta Beltxak. Migratzaile afrikarrak dira biak, eta Iruñean egin dute bat. 'BRO' izenburuko lehendabiziko diskoa argitaratu berri dute.

“Ariketa polita da beste gorputz eta buru batzuetan murgiltzea”
Goraki esan ezinezko diren horietan arreta jarri, eta fikziozko hamar narrazioz osaturiko lan bat ondu du Izaskun Etxeberria Zufiaurrek, Pamiela argitaletxearekin: 'Esaten ez den guztian'. Altsasun aurkeztuko du gaur.

Iritzia: Neguaren gordinean
Amets Aranguren Arrieta
Azken klasea 15 urteko (A ereduko) ikasleekin hizkuntz eskolako azterketa egin aurretik. Ahozko probarako ereduak errepasatu ondotik, haiekin hitz egin nahi izan dut klaseko gaiek eskaintzen digutenetik pixka bat harago.Landu di...

Artea, bazterketaren aurkako lanerako tresna
Geltokik GizArte proiektua sortu du, kulturaren konpromiso soziala nabarmentzeko, eta artearen bidez elkartasuna lantzeko. Hemezortzi artistak lan bana eman dute, salgai jarri eta lortutako diruarekin Paris 365 jantoki soziala laguntzeko. Urtero eginen dute, aldi bakoitzean eragile bat babesteko.

“Ez da bidezkoa tratu bera ematea euskarari eta alemanari”
Tuterako Hizkuntza Eskolako Ofizialeko euskara taldeen kopurua seitik hirura murriztu nahi du Nafarroako Gobernuak, ikasle gutxiegi daudela iritzita. Neurria gaitzetsi du Alberto Santamaria irakasleak.

Iritzia: Beste jai eredu baten alde
Bidatz Villanueva Etxague
Artista batek uko egin dio Iruñeko peña batean emanaldi bat eskaintzeari zezenketetara joatearekin ez dagoelako ados. Ez da eztabaida berria, duela hamarkada asko hasi baitzen zalantzan jartzen ekitaldi horren beharrezkotasu...

Itzulipurdia zirkuari
Urtxintxa Txoko zirku eskola jaio da, Antsoainen. Gunearen sortzaile Almazanek dio ikasteko espazio bat izateaz gain helburu duela zirkuari beste begirada bat eskaintzea eta komunitatea sortzea: "Zirkuak espazio bat behar du Nafarroan".