Sindikatu nagusiak karrikara aterako dira Maiatzaren Lehenean; Iruñean eginen dituzte protesta nagusiak, prekaritatea salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken hilabeteotan, hain zuzen, hainbat gatazka izan dira, eta langileen protestak, lanuzteak eta grebak eragin dituzte herrialde osoan.

“Mugen itxierak arras murriztu ditu gure arteko trukaketak”
Nafarroaren Eguna ospatuko dute bihar Baigorrin, pandemiagatik bi urtez bertan behera gelditu eta gero. Jendea "elkartzeko gogoz" dela erran du Maider Luro Basaizea elkarteko lehendakariak.

Iritzia: Altxorrak
Lohizune Amatria
Kezkaz jaso nituen Marine Le Pen Frantziako presidentetzarako eskuin muturreko hautagaiak bigarren itzulirako kanpainan eskualdeko hizkuntzen irakaskuntzari buruz Ouest France egunkariari esandakoak. Hizkuntzak frantziarren ondasunaren...

“Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea”
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.

Artea dute pasio eta bizibide
Jokin Armanek eta Trini Mikelarenak Armi galeria dute, Beran. Beren pintura eta eskulturak dituzte ikusgai orain, baina bertze artisten lanak ere erakustea dute xede.

“Agertoki bat ere bada laborategi bat; piezak, esperimentu txikiak”
Dantza ikuskizun berri bat taularatu du joan den astean Led Silhouette konpainiak: 'Los perros'. Bi dantzari oholtza gainean; Martxel Rodriguez horietako bat. Maitasuna, fideltasuna eta denbora giltzarri dira obran.

Iritzia: Errusiar mendiak euskal larreetan
Olatz Azpirotz Larzabal
Ez ditut, Ural mendiez gain, Errusian dauden mendiak ezagutzen. Hortaz, nire hitzek ez dituzte lurralde horretako mendi altu eta elurtuak egituratu eta marraztuko. Beste errusiar mendiak ekarri nahi ditut gurera; haurtzarotik ed...