Iazko Martxoaren 8an Iruñean egindako protesta baten harira, hamabost hilabeteko kartzela galdegin dute mugimendu feministako Larunbe Biurrunentzat. Poliziaren bortizkeria salatu zuen hark; muzin egin diote.

Iritzia: Altus berria
Amets Aranguren Arrieta
Behin baino gehiagotan libratu nintzen Poliziaren eskuetatik pasatzeaz eta esanen nuke segur aski atorrez jantzita joaten zen bakarra nintzelako zela", esan zidan behin tipo batek. Baliteke, modak bere bidea egiten segitzen duen...

Gizartea astintzeko trazuak
Komiki Boom azoka eginen dute hirugarrenez Antsoainen, otsailaren 7tik 20ra. Komiki soziala dute ardatz sustatzaileek, eta xede hartu dute ilustrazioak gogoeta eragiteko duen indarra aldarrikatzea. Javier de Isusi, Maria de la Fuente eta Susanna Martin egileek parte hartuko dute, bertzeak bertze.

“Leslieren asmoa ez zen transak definitzea, defenditzea baizik”
Leslie Feinberg idazle estatubatuarraren 'Borrokalari transgeneroak' saiakera euskaratu du Fermintxo Zabaltzak, Katakrakekin. Itzultzaileak onartu du liburuak mundu bat ireki ziola; "liluraturik" du oraindik.

Iritzia: Arrakala
Lohizune Amatria
Emakumeen egoera berdintasunezkoa dela uste duten gizon nafarren kopuruak gora egin du". Foru prentsako titulu horrekin egin nuen topo aurreko egunean, sare sozialetan. Baieztapenak harritu ninduen, une batez. Gero eta ohikoagoa da gen...

Ortiz etxeko zientzialaria
Izabako Udalak herriko alaba kutun izendatu du Maria Josefa Molera Mayo. Izaban sortu zen, 1921. urtean; Kimika ikasi, eta Madrilen egin zuen bere bidea. Zientzialari aparta izan zen, baina berandu jaso du aitortza, bertze emakume anitzek bezala. 2011n zendu zen.

Lanean segitzen dute Beran, urak eragindako kalteak konpontzeko
Uholdeen ondorioz, Plaza Zaharraren azpiko ubidea buxatu zen, eta zulo handi bat agertu zen etxeen ondoan. Lorenzobaita da hutsik segitzen duen bakarra. Udalak bilera egin du auzokideekin

Hegan egiteko pintzelkadak
Iruñeko Alfredo Sada elkarteak zerura begira prestatu du aurtengo erakusketa kolektiboa: hegazti migratzaileei egin die so, pandemia garaiko mugak gainditzeko.