Olga Patiño urtarrilaren 7an zendu zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Eutanasia egin zioten. Familiak eskertu egin du prozesu osoan jasotako babesa, baina salatu du erietxez mugitu behar izan zutela haren borondatea bete ahal izateko, San Joan Jainkoarena ospitalekoek ez baitzioten egin nahi izan.

“Bada gure gorputz gaixoa aldarrikatzeko beharra, maitatzekoa”
Iosune de Goñik badu bide bat egina literaturaren eta argazkigintzaren esparruetan. Kapazitismoaren kontrako mezua erantsi die bere azken lanei. Iruñeko egile berrientzako lehiaketa irabazi berri du burlatarrak.

Iritzia: Lurra laba da
Amets Aranguren Arrieta
Gazteluko plazako 2. zenbakitik pasatu eta, kristalezko hiru arkupeetako edozein begiradarekin gurutzatuta, minutu batzuk beharko dituzu barnekoa zer den imajinatzeko. Ez izan lotsarik, kanpoan Iruñea da eta negua, barnean ez ...

‘Ager’-ean euskara loratzeko garaia
Errigoraren bultzadaz sortutako Agerraldia egitasmoak egutegi zabala prestatu du hasi berri den urterako. Proiektu horren bitartez, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskararen ezagutza zabaldu, erabilera handitu eta aldeko jarrera indartu nahi dute. Eremu askotan eragiten dute.

Atzera kontaketaren azken txanpa
Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadik 3 urte beteko ditu laster, eta espetxetik atera beharko du. Familiak jakin du Gutierrezi 3. gradua eman diotela, eta Lizarraga Euskal Herriratu egingo dutela.

“Musika klasikoak elitista eman dezake; hori aldatu nahi dugu”
Iruñeko Gazte Orkestra gogoari eutsi ezinean da, urte berriak zer ekarriko; hala dio orkestrako zuzendari Mirari Etxeberriak. Ikuskizun batekin hasiko dute 2022a: Iruñeko Gaiarren joko dute etzi.

Gurpil zoroa
Lohizune Amatria
Zer gertatzen da euskara, genero berdintasuna eta Iruñeko Udala (UPN, PP eta Ciudadanos) elkartzen direnean? Spoiler-rik ez dizut eginen zutabearen sarreran, baina ziur naiz ez zabiltzala oker pentsatzen ari zaren horrekin. Ez da ezer...