Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek aitortu du Eguberriek kezkatu egiten dutela. Prebentzioaren garrantzia berretsi du, positiboen gorakada ikusita, eta esan du txertoak balio izan duela gaitzaren larritasunari aurre egiteko.

Leiho berriak itxitako ateei
Euskararen alorrean atzera urratsak izan direla nabarmendu dute euskalgintzako eragileek. Hizkuntza eskakizunen aurkako sententziez gain, lan deialdietan euskara aintzat ez hartzeak kezka eragin du. Euskaltzale askok kaleak hartu behar izan dituzte, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko.

Herritarrek sare bat sortu dute parke fotovoltaiko eta eoliko handien aurka
Hamaika proiektu daude herrialdean. Talde ekologistek AHTaren lanak eta Caparrosoko haztegiak eragindako kutsadura ere salatu dituzte

Hogei urteren ondoren, lehen transferentzia
Ekainean, Espainiako eta Nafarroako gobernuek akordio bat erdietsi zuten Iruñeko espetxeko presoen osasun arreta Osasunbidearen esku uzteko. Hala ere, bizitzeko gutxieneko diru sarreraren gestioari eta trafiko eskumenari buruzko itunak oraindik ez dituzte izenpetu, eta ekarpenari buruzkoa atzeratzen ari da.

Txapela jaso aurretik txapeldun
Saioa Alkaizaren urtea izan da 2021a: Iruñeko egile berriendako lehiaketako bi sari jaso zituen urtarrilean; urrian, Iruñeko Bertsopaper Lehiaketan nagusitu zen; azaroan, Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi berri du.

Iritzia: Axolagabetasun boluntarioa
Olatz Azpirotz Larzabal
Hiru eratara uler daiteke kronologia adiera. Lehenik eta behin, historiako gertakari ezberdinen datak zehaztea helburu duen jakintza gisa. Bigarrenik, denboraren araberako gertaeren hurrenkera bezala; eta, azkenik, aldi ezberdi...

Zortzi orri eta komunitate bat
'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eutsi.