Bi herriko etxeek egonaldia eskaini diete beren herrietako 40 gazteri; larrazkenean, Baigorrin bilduko dira. Harremanak euskaraz egitea da haien xedea
Euskara
Zabalik da, hilabete osoan, Topagunearen Mintzakide egitasmoan izena emateko epea
Xedea da euskara ikasten ari direnei mintzapraktika egiteko aukera eskaintzea. Parte hartzaileek bi rol bete ditzakete: bidelagun edo bidelari. 'Irunerrikomintzakide.org' helbidean daude argibideak
Olatua paretaren kontra
Mugimendu indartsua eratu da Erriberan, euskararen alde eta zonifikazioaren aurka: Hordago herri ekinbidea. Azken urteetan euskararen alde abian jarritako neurri guztiek, baina, harresi baten kontra talka egin dute, bai administrazioan, bai epaitegietan. Anbizioa eta neurri eraginkorrak galdegin ditu euskalgintzak.
Handi bezain ezezaguna
Aitor Errazkin eta Joxan Elosegi Joxe Mari Ezkerra bertsolariari buruz aritu dira, Beran. Ezkerraren figura eta lana aztertu dute bi ikerlariek, eta XIX. mendeko bertsolari nagusien artean kokatu dute.
Iruñean egon nahi dute denek
Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an abiatu zen, eta datorren abenduaren 18an eginen dute finala: Iruñean, lehen aldiz, Nafarroa Arena pabiloian. Herrialdeko bertsozaleak "kontent" dira. Finalaurrekoetako lehen itzulia ere hemen hasiko da: Elizondon eginen dute, hilaren 22an
Saioa Alkaiza: “Uste dut inork ez lukeela Iruñera etorri behar euskara salbatzera”
E. Elizondo
Iazko azaroan Nafarroako txapela jantzi zuen Saioa Alkaiza Guallar bertsolariak (Iruñea, 1991); irailaren 25ean kantatu zuen txapelketa nagusian estreinakoz; azaroaren 12an, Durangon (Bizkaia) ariko da.Lehen aldiz ari zara Bertsolari Txape...
‘Maddiren trajeria’ estreinatuko dute bihar, Zugarramurdin
Xaretako herritarrek prestatu dute Gerardo Mungiak idatzitako pastorala. Ehun pertsona inguru ariko dira. Urriaren 22an eta 23an, berriz, Saran emanen dute