Gizartea

Zapaldu guztiak aterpetzeko etxea

Zapaldu guztiak aterpetzeko etxea

Ipes elkarteak feminismo 'queer'-ari buruzko saio bat egin du Iruñean. Gracia Trujillo, Nerea Barjola eta Irantzu Varela aritu dira. Zapalkuntza ardatz oro kontuan hartuko dituen feminismo baten alde egin dute, eta gogor salatu dituzte sektore batzuen "gorroto mezuak" trans pertsonen aurka.

Amaitu ez den gaueko bidea

Amaitu ez den gaueko bidea

Rosa Arburua kontrabandoaz aritu da Beran, Mugerri elkarteak antolatutako saio batean. Etxean entzundakoak hartu ditu oinarri, atzokoak eta gaurkoak erdigunean jartzeko.

Gurpilek biraka jarrai dezaten

Gurpilek biraka jarrai dezaten

Emakume txirrindularien egoerari buruzko mahai inguru bat egin dute, Irurtzunen. Erkuden Almagro eta Ainhoa Lekunberri txirrindulari ohiak, Hector Roldan zuzendaria, eta Maribel Aguirre eta Sheila Gutierrez txirrindulariak aritu dira. Aitzindarien lanak erraztu du egungo kirolarien bidea.

Ahanzturaren kontrako bidaiak

Ahanzturaren kontrako bidaiak

ANAS Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak Aljeriako kanpalekuak bisitatu ditu abenduan eta apirilean, pandemiagatik bi urtez bidaiak bertan behera gelditu eta gero. Egoerak okerrera egin du nabarmen iheslari sahararrentzat. ANAS lanean ari da udan 55 haur ekartzeko.

Zutik dira langileak

Zutik dira langileak

Sindikatu nagusiak karrikara aterako dira Maiatzaren Lehenean; Iruñean eginen dituzte protesta nagusiak, prekaritatea salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken hilabeteotan, hain zuzen, hainbat gatazka izan dira, eta langileen protestak, lanuzteak eta grebak eragin dituzte herrialde osoan.