'Lagun nazazu' programa egin dute Nafarroan, bigarrenez. Asmo du osasun mentaleko diagnosi bat duten pertsonak trebatzea, egoera berean direnak artatu eta elkarri lagundu ahal izateko.
Gizartea
Asier Biurrun: “Bagoaz, plaza hartzeko ordua baita”
Ostegunean abiatuko da Korrika, Amurriotik, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara. Biurrunek dio Nafarroan dena "ia prest" dutela karrikak berriz hartzeko euskararen alde.
Hamazazpi euskaltegi eta 1.100 ikasle herrialdean
E. E.
Korrikarako gogoa nabarmena da AEK-ko ikasleen artean; are gehiago, Iruñeko Alde Zaharreko egoitzan. Euskaltegiak Nafarroan dituen hamazazpi zentroen artean nagusia da Errekoleten karrikako hori, eta, han, prest dituzte herrialdeko kilometroak m...
Sabicasen gitarra, ijito herriaren aldeko ikur
Iruñeko Udalak Agustin Castellon Campos 'Sabicas' musikari iruindarraren omenezko eskultura bat inauguratu du. Ijitoen kulturari aitortza egin nahi dio obrak. Carlos Ziriza eskultorea da egilea
Partekatu nahi duten bidaia
Emma Larretaren, Rosa Marcosen, Pilar Navarroren eta Idoia Orduñaren bizipenak eta hitzak dokumental bilakatu ditu Marga Gutierrez zuzendariak: 'AMA-DAS' lana egin du, indarkeria sufritu duten emakume elbarrion esperientzien berri emateko.
Cocemfeko kideek Berdinna saria jaso dute, hamasei urteko lanagatik
Nafarroako Gobernuak eman die. Maria Txibite lehendakariak eskertu egin dizkie berdintasunaren alde eginiko urratsak
Hemezortzi urte eta egun bat
Maximo Sainz Plaza identifikatu dute, Ezkabako gotorlekutik ihes egindako presoen artean gazteena. Olaben fusilatu zuten, adinez nagusi bilakatu eta biharamunean.
Sarek protesta egin du emakume presoen eskubideak bete ditzaten
Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Sarek dio emakumezko 27 euskal preso daudela; hiru dira nafarrak. Euskal Herrian 11 daude
“Gauza hauskor posible bat”
Emausko Trapuketariek mende erdia bete dute Nafarroan; hasieran bezala, pertsonak jarduera ororen erdigunean jartzeko lan egitea dute helburu orain ere. "Sufriarazten digun errealitatea aldatu nahi dugu", laburbildu du Jose Mari Garcia arduradunak. Ekonomia ekologikoaren aitzindari izan dira.
Astelehenean zabalduko dute 3 urteko umeek eskolan izena emateko epea
Nafarroako Gobernuak 'Ni publikokoa naiz' kanpaina hasi du, sare publikoaren alde. NIZE elkarteak, Sortzen-ek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak D eredua lehenetsi dute