Jose Javier Boulandierrek onartu du aurtengoa "ezohiko" urte bat izan dela; ekainean, lehen aldiz, hamabi su piztu ziren aldi berean herrialdean, eta zenbait herri hustu behar izan zituzten.
Nafarroa
Udako suek hondamendia eta izua eragin dute zenbait herritan
Ekainean piztutako suteek 14.500 hektarea kiskali dituzte. Zenbait herri eta Sendaviva hustu behar izan zituzten; zoologikoan, hamabi animalia hil ziren, eta mendietan, milaka
Olatua paretaren kontra
Mugimendu indartsua eratu da Erriberan, euskararen alde eta zonifikazioaren aurka: Hordago herri ekinbidea. Azken urteetan euskararen alde abian jarritako neurri guztiek, baina, harresi baten kontra talka egin dute, bai administrazioan, bai epaitegietan. Anbizioa eta neurri eraginkorrak galdegin ditu euskalgintzak.
Eskuina zatituta, eta gobernuan tentsioa
Lan erreformaren bozketan, Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek UPNren agindua bete ez izanak soka luzea ekarri du, eta barne krisia eragin du alderdian. Gobernu barruan, desadostasunak azaleratu dira Geroa Bairen eta PSNren artean, baina udazkenean egonkortasunaren alde egin dute biek.
Bizitza garestiago, gerrikoa estuago
Herritarrak ekonomiaren gorabeherei so dira. Prezioek goranzko joera izan dute urte osoan, eta bizimodua nabarmen garestitu da. Enpresen arloan, berriz, Volkswagen eta Siemens Gamesa fabrikek piztu dute kezka, besteak beste.
Esku bat, eta zortzi buru txapel bila
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek Irulegiko Eskua aurkitu dute, Arangurenen. Bertsolari Txapelketa Nagusiak finala du etzi, Iruñean
Asier Martinezen urrezko urtea: Europako txapelduna da atleta
Taldeko kiroletan Atarrabiako Beti Onak nabarmendu da: Ohorezko Mailan da, maiatzean igotzeko fasea irabazi eta gero. Pilotan, Unai Lasok jantzi du eskuz banakako txapela
Argako uhandreak
Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen.









