Greba mugagabea egiten ari dira, hilaren 1etik. Iruñerriko Mankomunitateak bitartekari lana egin dezala nahi dute. Enpresari eskatu diote bete dezala akordiorako oinarria
Nafarroa
Baztan berriro margotzen
Hamabi arte erakusketa izango dira aurten Baztanen. Inguruko artisten margolanak ikusteko aukera egongo da, pandemia garaian alde batera geratu ziren pintzelei berriro lekua eskainiz.
Iraganera iltzatuta
Corellako Udalak herriko sarrerako monumentu frankista eraitsi nahi du, baina Abokatu Kristauek helegitea jarri dute, eta auzia epaileen esku da orain.
Ados pilotak Plazaz Plaza udako torneoa antolatu du, bigarrenez
Igandean abiatu zen; hamasei pilotari ariko dira, bi multzotan banatuta. Hemeretzi herritan jokatuko dute. Etxauriko frontoian eginen dute finala, datorren irailaren 24an
Aurtengoa ospatu eta hurrengoak bermatu
Baztandarren Biltzarra ospatuko dute igandean, Elizondon, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi eta gero. Antolatzaileek "ohiko" besta moldeari eutsi diote, eta orgen desfilea eta bazkaria izanen dira ekitaldi nagusiak. Ohartarazi dute elkarteak jende berria behar duela baztandarren besta antolatzen segitzeko.
Hausnartu, ikasi eta ospatu
Landa Eremuko Emakumeen* Topaketa eginen dute gaur eta bihar Larrionen, bigarrenez. Itxi Guerra ekintzaile antikapazitistak parte hartuko du, bertzeak bertze.
Hegoaldetik datorren bultzada
Hordago herri ekinaldiak zonifikazioa salatzeko manifestazio bat antolatu du: urriaren 22an eginen dute, Tuteran. Eragile horrek astindua eman dio euskararen aldeko mugimenduari. Ez da lanean ari den bakarra: Lizarran Garean dago, eta Iruñean Euskararen Defentsarako Sarea aurkeztu berri dute.
Bor-bor Bortzirietako euskaltzaleen mugimendua aurkeztu dute Lesakan
Eragile sortu berriak helburu hartu du euskararen erabilera sustatzea Bortzirietako herrietan. Herritarak ahalduntzeko ere lan egin nahi dute









