Berako boluntario talde bat Gondendiagako benta moldatzen ari da, auzolanean, apirilaren bukaeratik. Lanak bukatzean, asmoa da benta herritar guztiek erabiltzeko moduko gune bilakatzea eta irekita uztea
Nafarroa
Munduko Hip-Hop txapelketarako sailkatu da Taupadak taldea
Iruñeko dantza urbanoko konpainiak bi kategoriatan lehiatzeko txartela lortu du. AEBetan eginen dute, datorren abuztuan. Taldeak kanpaina bat hasi du bidaiatzeko dirua lortzeko
Zapaldu guztiak aterpetzeko etxea
Ipes elkarteak feminismo 'queer'-ari buruzko saio bat egin du Iruñean. Gracia Trujillo, Nerea Barjola eta Irantzu Varela aritu dira. Zapalkuntza ardatz oro kontuan hartuko dituen feminismo baten alde egin dute, eta gogor salatu dituzte sektore batzuen "gorroto mezuak" trans pertsonen aurka.
Punttuka: braillez eta euskaraz irakurtzeko
Creena Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko kide Puri Mugirok eta Isabel Santestebanek sortu dute. Haur itsuentzat material "erakargarria eta inklusiboa" egitea hartu dute helburu
Gurpilek biraka jarrai dezaten
Emakume txirrindularien egoerari buruzko mahai inguru bat egin dute, Irurtzunen. Erkuden Almagro eta Ainhoa Lekunberri txirrindulari ohiak, Hector Roldan zuzendaria, eta Maribel Aguirre eta Sheila Gutierrez txirrindulariak aritu dira. Aitzindarien lanak erraztu du egungo kirolarien bidea.
Zorraren zirkuituan, ziztu bizian
Nafarroako Gobernuak Los Arcosko zirkuitua saldu nahi du. Enpresa pribatu batek bultzatu zuen, 2006an, baina orduko lehendakari Miguel Sanzek parte hartzea erabaki zuen. 70 milioi euro publiko gastatu dituzte.
Karrikiri: 25 urte Iruñeko euskaldunen arteko sarea ehuntzen
1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza. 120 bazkide ditu. Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute biharko, Iruñeko Kondestablearen jauregian
Ahanzturaren kontrako bidaiak
ANAS Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak Aljeriako kanpalekuak bisitatu ditu abenduan eta apirilean, pandemiagatik bi urtez bidaiak bertan behera gelditu eta gero. Egoerak okerrera egin du nabarmen iheslari sahararrentzat. ANAS lanean ari da udan 55 haur ekartzeko.
Abdulah Arabi: “Sanchez Marokorekin lerratu da; okupatzailearekin, alegia”
Fronte Polisarioko Espainiako Estatuaren ordezkaria Nafarroan izan da asteon, lehen aldiz. Bilerak egin ditu herrialdeko zenbait elkarterekin









