Nafarroa

Inauteria ospatzeko aitzakia

Inauteria ospatzeko aitzakia

Iruña Taldeko «barne txantxa» batek eman zion bide Iruñeko kaldereroen bestari, «txorakeria» batek. Hala gogoratzen dute hori bultzatu zutenek behintzat. Lanbroa ostatuan landatu zuten hazia, ohi bezala, trago baten inguruan solasean. 1993. urtea zen, eta Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan ijitoz mozorrotzea erabaki zuten Iruña Taldeko kide batzuek. Berehala ohartu ziren besta horrek hamaika aukera ekar...

Muskilek ekarriko dute inauteria

Muskilek ekarriko dute inauteria

Duela sei urte egindako mahai inguru batek jarri zuen Iruña Taldeak orain egin duen urratsaren lehen hazia; Iruñeko Kondestablearen jauregian egin zuten mahai inguru hura, Kaldereroak: Iruñeko blackface? izenburupean. Egun hartan, Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioko Ricardo Hernandezek garbi erran zuen ijitoak ez direla eroso sentitzen kaldereroen bestarekin, eta ez dutela parte hartzen, ez...

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari

Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi...

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da

Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren...

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»

Belateko tunelaren adjudikazio prozesua oso korapilatsua izan zen 2023an. Sei hilabete iraun zituen, kontratazio mahaiko kideen artean eztabaida handiak izan ziren, eta azkenean pilota Pedro Lopez Bera orduko Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiaren gain geratu zen. Hark aurrera jotzea erabaki zuen, eta kontratu publikoa sinatu zuen Acciona, Oses eta Servinabarrek osatutako enpresa elkarte irabazlearen alde....

A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera

A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera

Nafarroa erdialdeko eta Erriberako herritarren aspaldiko aldarrikapen bat hiru urte eta erdi barru beteko da. AP-15a doakoa izango da automobilentzat 2029 erdialdetik aurrera. Hala baieztatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gaur eguerdian, kontseilu osteko agerraldian. Tutera eta Irurtzun arteko autopista Audenasa enpresak kudeatzen du gaur egun eta 2029ko ekainean amaitzen zaio kontzesioa. Remirezen arabera,...

Administrazioak ez du salaketarik jaso «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituen zentroari lotuta

Administrazioak ez du salaketarik jaso «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituen zentroari lotuta

Ziritzako (Nafarroa) Vida Nueva zentroan «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituztela salatu zuen atzo Newtral hedabideak. Administrazioak, baina, ez du horri lotutako salaketarik jaso, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur erran duenez. Halere, gisako zerbaiten berri izaten badute esku hartuko dutela azpimarratu du. Newtral hedabideak argitaratutako erreportajean, Vida Nueva zentroan izandako bortz emakumeren testigantzak bildu dituzte. Exorzismoak, tratu...

Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan

Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan

2000ko abuztuan inauguratu zuten Tuterako Monte de Cierzo parke eolikoa, Nafarroan. Mende laurden bete ondoren, parkea kudeatzen duen Statkraft konpainiak 41 aerosorgailu erretiratuko ditu, eta lau errota handiagoekin ordezkatuko ditu.  Prentsa ohar baten jakitera eman duenez, aurretik beste 44 aerosorgailu kendu dituzte eta hamar jarri. Orotara, birpotentziazio proiektua burutzean, 85 aerosorgailuren ordez hamalau izango dira, baina...

Bernardo Zirizak ukatu egin du Belateko tunelaren kontratazio mahaiaren kontrola duela

Bernardo Zirizak ukatu egin du Belateko tunelaren kontratazio mahaiaren kontrola duela

Teknikariak eta enpresaburuak igaro ondotik, arduradun politikoen txanda iritsi da Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Bernardo Ziriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilari ohiak azpimarratu du berak ez zuela kontratazio mahaia kontrolatzen: «Jesus Polo, kontratazio mahaiko burua, ez zen nire konfiantzazko gizona, ezta gainerako zazpi kideak ere. Ez dut inoiz haien autonomia zalantzan jarri. Libreki bozkatu eta erabaki...

UPNk otsailaren 13an erabakiko du nor izango den lehendakarigaia foru bozetan

UPNk otsailaren 13an erabakiko du nor izango den lehendakarigaia foru bozetan

Urtebete pasa geratzen da Nafarroako foru hauteskundeetarako, eta alderdiak makineria berotzen ari dira. Bozei begira, zerrendak osatzen dihardu UPNk, eta posturik garrantzitsuena aurki erabakiko du. Otsailaren 3tik 10era arteko epea dute alderdiko kideek hautagaitza aurkezteko. Otsailaren 13an Kontseilu Politikoa egingo du, eta hango ordezkariek hautatuko dute nor izango den zerrendaburua. Ikusi beharko da zer egiten duen Cristina...