Bizigiro

Xenometer: mezu xenofoboak detektatzeko tresna

Xenometer: mezu xenofoboak detektatzeko tresna

Kalean ez ezik, sare sozialetan ere arrazakeria dago. Sare sozialetan gaur egun mezu arrazistak eta xenofoboak zabaltzen dira, gero erabiltzaileen barruan errotzen diren irainak. Mezu horietako batzuk bildu dituzte zenbait ikerlarik Xenometer tresna erabiliz. Bat-batean mezu xenofoboak kuantifikatzeko aukera eskaintzen du tresnak, sare sozialetan dauden gorroto patroiak identifikatuz. Mezu arrazistak detektatzeko, adimen artifiziala baliatzen du...

«Txiki-txikitatik gaurdaino festetan bizi izan ditudanetatik tiraka osatu dut kartela»

«Txiki-txikitatik gaurdaino festetan bizi izan ditudanetatik tiraka osatu dut kartela»

Guztiak kabiarazi badaitezke, zertan aukeratu? Kartela diseinatzen hasitakoan, halako burutazioren bat piztuko zitzaion Marta Garatea Almagrori (Iruñea, 1995), nonbait, eta sentipen horrek, ahalik elementu gehien irudikatzeko bulkadak sorraraziko zion Kuadrilla izeneko afixa azkenean. Uztailaren 6tik 14ra Iruñean bizi daitezkeen dozenaka unetxoen arteko lagin zabal bat jaso du artistak, hasi txupinazoaren leherketarekin, eta Gaixoa ni kantarekin buka. Eta, tartean agerrarazi ditu,...

«Orduak? Han ez zegoen ordurik»

«Orduak? Han ez zegoen ordurik»

Kamioia gidatzen ari zela entzun zuen Iñaki semeak albistea irratian: «Ternuan bakailao arrantzan aritutako marinel goierritarren zerrenda osatu nahian dabil Lazkaoko Udala». Eta Xabier Iberoaga kapitain ohi lazkaotarra entzun zuen hizketan. Eta berehala ohartu zen: «Nire aitaren istorioa ere ari da kontatzen». Segituan deitu zion Roman aitari: «Zuk gordeta dauzkazu garai hartako paperak, ezta?». Berehala...

Ondarearen zaindariak

Ondarearen zaindariak

Harria, zura eta ura. Oinarrizko hiru elementu horiek oso presente daude oraindik orain Burgin (Nafarroa). Harriz eraiki dira herriko etxeak eta zubia, eta Ezka ibaiak zizelkaturiko harri borobilez beterik dira haren bi ertzak. Inguruko oihanetako zuhaitzen enborra garai bateko ogibide zen Erronkariko herritarrentzat, eta hori dena almadiatan garraiatzeko biderik zuzenena zen ibaia bera. Iraganerako leiho horrek...

«Artea supermerkatu erraldoi bat da, non maite duzun hori aurkituko duzun»

«Artea supermerkatu erraldoi bat da, non maite duzun hori aurkituko duzun»

Pedro Salaberri margolaria (Iruñea, 1947) bere lanez inguratuta dago Iruñeko bere estudioan: batzuk horma zurietan zintzilik daude; beste batzuk buelta emanda eta hormaren kontra jarrita. Beretzat ezagunak diren paisaiak islatzen ditu margolanetan, baina bere hizkuntza propioa erabiliz: kolore biziak, figura geometrikoak, eta baita abstrakzioa ere. Natura bisitatzen du ia astero, maite duen paisaiaren argazkia atera,...

Bidegurutzean dantzan

Bidegurutzean dantzan

Haurtzaroko bide xaloa ibili ondoren, bidegurutze batekin topo egiten dute nerabeek. Zutoin altu bat, hainbat kartelekin: «etorkizuna» letra handiz idatzita. Hortik aurrera, hainbat bidexka irekitzen dira gazteen begi harrituen aurrean: dirua, lanbidea, familia. Zalantzaz jositako ibilbidean, ez dago kantatzea eta dantzatzea ez den beste aukerarik. Alaitz ikastetxeko arte eszeniko eta musikako batxilergoko ikasleek En plan…nerabe ikuskizun musikala...

Kale Berrian bada berririk

Kale Berrian bada berririk

Nahita egina ematen du. Ideia apenas kizkurtu beharrik gabe, kasik berez dator esaldi jostalaria ezpainetara: BERRIAk aldi berri bati ekin dio Iruñean, Alde Zaharreko Kale Berrian, ordezkaritza lantoki berri batera mugituta. Nahita egina ematen du, baina kasualitatea da. Izenen arteko bat egitea bai behintzat. Eta, izatekotan, hori bai, kasualitate polita da, batez ere, halako irribarre...

Iraganeko bideetatik sigi-saga

Iraganeko bideetatik sigi-saga

Asfalto grisaren gainetik autobusak eta autoak ziztu bizian igarotzen dira: altzairuzko biderik gabe, ikatzik gabe eta abiatzen direla adierazten duen txilibiturik gabe. Ondoan, beste garai batean harrapatuta baleude bezala, Iruñeko Tranitarios tren parkean, tren txikiak sigi-saga dabiltza. Parke tematikoa opor egunetan eta asteburuetan egongo da zabalik, txikienak beste garai batera eramateko prest. «Oinak ointokietan jarri, eta...

Hiri baten nortasuna aztarnen artean

Hiri baten nortasuna aztarnen artean

«Nire aitaren etxea defendituko dut». Metalezko punta duten geziek Irulegiko etxeko lastozko teilatua zeharkatzen dute. Sua zabaltzen da egurrezko egituran zehar: barruan oihuak, beldurra, defentsa. Horrela amaitu zen, duela 2.000 urte baino gehiago, Irulegiko (Nafarroa) Burdin Aroko herrixka, eta horrela irudikatu dute Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak erakusketan. Iruñeko Civivox Pompelon dagoen erakusketak historiako une erabakigarri...

«Maruxak orain eroso gaude, baina une ezerosoak ere izan ditugu hona iristeko»

«Maruxak orain eroso gaude, baina une ezerosoak ere izan ditugu hona iristeko»

Joan den astean aurkeztu zuten Iruñeko Civivox aretoan Maruxak taldeari buruzko dokumentala: Vente con nosotras (Zatoz gurekin). Iker Perezek zuzendu du (Iruñea, 2002), eta Maria Berisa eta Carmen Ruiz de Temiño aritu dira harekin batera ekoizpen lanetan. «Ikus-entzunezkoen karrera elkarrekin egin genuen. Maruxak taldearen ikuskizun guztietara etorri dira, eta dokumental bat egitea proposatu nien», azaldu du...