Euskal Herria

Olentzerori gutuna, gazatarrei laguntzeko

Olentzerori gutuna, gazatarrei laguntzeko

Ez dira Gazaz ahaztu. Elkartea sortu eta urtebetera, egoitza berria zabaldu du Salam Gaza elkarteak Iruñeko Donibane auzoan, eta, horrekin batera, kanpaina bat aurkeztu du Gabonei begira: laguntza bonuak jarriko dituzte salgai, bildutako diruarekin palestinar desplazatuak laguntzeko xedez. Gabon hauetan, oparitu esperantza izenburua eman diote egitasmoari, eta, kanpainak irauten duen bitartean, aukera izanen da laguntza bonu...

Nafarroako herritarren ia erdiek nahiago dute lurraldeen arteko kohesioa ez areagotzea

Nafarroako herritarren ia erdiek nahiago dute lurraldeen arteko kohesioa ez areagotzea

Bost urte bete ditu Naziometroak, Telesforo Monzon laborategiaren eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldearen tresna estatistikoak. Urteurren hori baliatuta, urte hauetan bildutako datuak eta joerak aztertu zituzten joan den urrian Bilbon egin zuten jardunaldian. Orain, ordea, argazki horri lupaz begiratu nahi izan diote, lurralde bakoitzaren berezitasunez jabetzeko. Atzo Ipar Euskal Herriko datuetan egin zuten azpimarra,...

1936an fusilatutako Ramon Bengarairen gorpua identifikatu dute; Nafarroako Fronte Popularreko burua zen

1936an fusilatutako Ramon Bengarairen gorpua identifikatu dute; Nafarroako Fronte Popularreko burua zen

Ramon Bengarai Zabalza eta Dionisio Gutierrez Ijalbaren gorpuak identifikatu ditu Nafarroako Gobernuko Memoria eta DNA Bankuak. Muniain Gesalatzen (Nafarroa) topatu zuten hobi komun batetik atera zituzten gorpuak. 1936an kolpistek fusilatu zituzten biak. Bengarai Ezker Errepublikanoko zuzendaritzako kidea zen, eta Nafarroako Fronte Popularreko presidentea. Osasuna futbol taldeko zuzendaritzako kide ere izan zen. Gutierrez, berriz, Aurizberrikoa zen...

Billabesetako langileek lanuzteak iragarri dituzte abenduaren 24rako eta 31rako

Billabesetako langileek lanuzteak iragarri dituzte abenduaren 24rako eta 31rako

Iruñerriko hiri garraioaren sektoreko lan gatazka ez da amaitu. Azken egunetan, UGT sindikatua prest agertu da billabesen zerbitzua kudeatzen duen TCC Moventis enpresarekin itun bat sinatzeko, baina langile batzordean gehiengoa duten gainerako elkarte sindikalak —CCOO, ELA, LAB eta ATTU— ez datoz bat erabakiarekin. Atzo eta gaur eginiko batzar informatiboetan, «haserrea» agertu dute UGTren jokabidearen inguruan, eta...

Antxon Alonso enpresaria ere atxilotu du Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren aginduz

Antxon Alonso enpresaria ere atxilotu du Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren aginduz

PSOEko militante ohi Leire Diez eta SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatu Sozietateko presidente ohi Vicente Fernandez atxilotu zituzten operazio berean atzeman zuten atzo Antxon Alonso enpresaria ere. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegiaren aginduz atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta auzia sekretupean den arren, Cerdan auziaren itzala nabari da. Hain zuzen, Alonso Servinabar enpresaren jabea da,...

Billabesetako gehiengo sindikalak baztertu egin du TCCren azken eskaintza

Billabesetako gehiengo sindikalak baztertu egin du TCCren azken eskaintza

TCC Moventis enpresako langile batzordeak baztertu egin du enpresak Iruñerriko Mankomunitatearen bitartekaritzarekin egindako proposamena, «langileen eskakizunak ez dituelako jasotzen». Proposamenak aldeko zazpi boto jaso ditu, eta kontrako hamar. Hala, sindikatuak bereizi egin dira. Kontra bozkatu dutenek, CCOO, ELA, LAB eta ATTU sindikatuek, batzar orokor batera deitu dituzte langileak, biharko. UGTk, berriz, asmoa du bere kabuz...

Leire Diez PSEko militante ohia eta SEPIko buruzagi ohi bat atxilotu ditu Guardia Zibilak

Leire Diez PSEko militante ohia eta SEPIko buruzagi ohi bat atxilotu ditu Guardia Zibilak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegiaren aginduz, Guardia Zibilak Leire Diez Portugaleteko (Bizkaia) militante sozialista ohia atxilotu du. Operazio berean, Vicente Fernandez SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatu Sozietateko presidente ohia ere atzeman dute. Ez dute argitu zer leporatzen dieten zehazki. Sekretupean den auziak kontratazio publikoarekin zerikusia duela esan dute, ez besterik.  Cerdan auziaren itzala nabari da...

Iruñeko gizon bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

Iruñeko gizon bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emazteari tratu txarrak emateagatik

21 hilabeteko kartzela, emazteari tratu txar fisiko, psikiko eta sexualak emateagatik. Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak zigor hori ezarri dio gizon bati, emazteari tratu txar jarraituak emateagatik. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak hitzartu dute zigorra. Zigortutako gizona ezingo da lau urtean emakumearekin harremanetan jarri, ezta harengandik 500 metro baino gutxiagora hurbildu ere. Kalte moralengatik 950 euro ordaindu beharko...

Beste zazpi tortura kasu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Beste zazpi tortura kasu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Azaroan, zazpi izan ziren. Orain, beste zazpi. Tantaka, urrats txikien bidez, baina Nafarroako Gobernua tai gabe ari da Espainiako Estatuaren indarkeria poliziala aitortzen. Dagoeneko ehun nafar baino gehiago aitortu dituzte biktima gisa 16/2019 foru legearen arrimura. Gaurko ebazpenean jasotako tortura kasuei dagokionez, 1973koa da zaharrena, eta 2004koa berriena. Hamarkadetako estatu indarkeriaren panoramika oso bat, zazpi adibidetan....

Gose greba hasi du Patxi Ruiz euskal presoak, espetxeko osasun arretarik eza salatzeko

Gose greba hasi du Patxi Ruiz euskal presoak, espetxeko osasun arretarik eza salatzeko

Iruñeko Txantrea auzoko Patxi Ruiz Romero euskal presoak gose greba abiatu du, salatzeko espetxean ez dutela osasun arta egokirik. Aske antolakundeak sare sozialetan jakinarazi duenez, gaur bertan hasi du baraualdia Ruizek, Iruñeko espetxean eri zegoen beste preso baten heriotzagatik protesta egiteko. «Presoei dagokien mediku arreta duina jasotzea exijitzen dugu», defendatu du Askek, Ruizen protestarekin bat...