Montejurran, karlisten mendi sakratuan, odola isuri zen gaur duela 50 urte, 1976ko maiatzaren 9an. Karlisten eta antifrankisten bilkura izan behar zuen hura tragedia bihurtu zen bat-batean. Mendiaren iparraldeko hegalean, Iratxeko monasterioaren inguruetan, gabardina luzea eta txapel gorria zeraman gizon batek tiro egin zion Aniano Jimenez santandertarrari (Espainia). Handik hiru egunera hil zen, ospitalean. Mendiaren tontorrean,...
Euskal Herria
ELAk Nafarroako zahar etxeetako hitzarmena sinatuko du, erosteko ahalmena bermatzen badu
LABek, CCOOk eta UGTk Nafarroako zahar etxeetako langileen lehen lan hitzarmenaren aurreakordioa sinatu zuten iragan astean. ELAk ez, itun kolektiboaren alde egonagatik, ez duelako bermatzen langileen erosteko ahalmena. Hala ere, langileei galdetuko ziela esan zuen ELAk. Aste honetan batzarrak egin ditu afiliatuekin eta ordezkariekin, eta iragan asteko jarrerari eustea erabaki dute: hitzarmenaren aurreakordioa sinatuko dute,...
Belateko tuneletan orain arte 33 milioi euro ordaindu dira
«Ez gaituzue kikilduko, ez gaituzue geraraziko». Nahiz eta eskuineko oposizioak irregulartasun susmoak zabaltzen saiatu, Oscar Txibite Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilariak azpimarratu du Belateko tunelaren obrek aurrera jarraitzen dutela. Honez gero, aurreikusitakoaren erdia inguru ordaindu da: martxora arte 33 milioi euro inguru. Gainera, 191 metro falta dira tunelaren bi aldeak lortzeko. Txibitek iradoki du sanferminetarako amaituko...
Nafarroako ikastolek kalera atera dituzte ikasmahaiak, Gimenoren «erabaki arbitrarioa» salatzeko
Behingoagatik, ikasleek kalean izan dute gaur eskola. Nafarroako ikastolek kalera atera dituzte ikasmahaiak, aulkiak eta liburuak, aldarrikatzeko ikastolak «herritik sortuak eta herriarentzat lanean» ari direla, eta Nafarroako Gobernuaren jokabidea kritikatzeko. Izan ere, Haur Hezkuntzako 14 ikasgelaren itunak ez berritzea erabaki du Hezkuntza Departamentuak, eta erabakiak bete-betean eraginen die ikastolei. Erlazionatuta Ikastolek salatu dute ikasgelak gutxitzeko...
Steilasen aburuz, UPNren legea ez da ikasgelen arazoa konpontzeko bidea: «Mesede eginen dio pribatuari, publikoaren kaltetan»
Ikasgelen itxiera eragotzi nahi dute, baina ez horrela. Steilas sindikatuak uste du UPNk Nafarroako Parlamentuan aurkeztu duen lege proposamena ez dela bide egokia Gimenok iragarritako murrizketari aurre egiteko. Sindikatuko kideek protesta egin dute gaur Nafarroako Gobernuko egoitzaren parean, salatzeko proposamen horrek «kalte izugarria» eginen diola eskola publikoari, eta «sare pribatu eta itunpekoari soilik» eginen diola mesede....
Itunpeko ikasgela kopuruari eusteko lege proposamenaren «kalte larriez» ohartarazi du Gimenok: «Ezinen dugu D eredurik ireki Faltzesen»
Presazko agerraldia egin du gaur Carlos Gimenok, aurretik iragarri gabe eta bihar Nafarroako Legebiltzarrean egitekoa den Hezkuntza Batzordearen bezperan. Itunpeko ikastetxeetan ikasgela kopurua murrizteko erabakiaz mintzatu da Hezkuntza kontseilaria, eta, zehatzago, UPNk afera horri buruz aurkeztu duen lege proiektuaz. Izan ere, egungo ikasgela kopuruari eusteko proposamena aurkeztu dute erregionalistek parlamentuan, baina, Gimenoren irudiko, proposamen horrek «kaosa...
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du Tuterako Udalak legez kanpo itxi zuela LABen ibilbideari buruzko erakusketa
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Tuterako alkate Alejandro Toqueroren aurka ebatzi du, LABen ibilbidearen inguruko 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketa udal areto batean ezartzea debekatzeagatik. LABek berak aurkeztu zuen udal gobernuaren erabakiaren kontrako helegitea, eta ontzat jo du orain auzitegiaren erantzuna. Sindikatuaren arabera, argi geratu da «legez kanpoko zentsura» aplikatu zietela, eta horregatik eskatu dute Toqueroren dimisioa....
Iruñeko Merindades plaza bi orduz hustu dute, maleta susmagarri batengatik
Foruzaingoak Iruñea erdiguneko Merindades plaza eta Karlos III.a etorbidea itxi egin ditu gaur goizean maleta susmagarri bat atzeman ostean. Lehergailu bat izan zitekeela iritzita, halako kasuetarako protokoloa aktibatu du: inguruak hesitu ditu eta jendez hustu. Espainiako Polizia joan da lekura gero, objektua zer zen aztertzeko, eta, badaezpada, leherrarazi egin dute robot berezi baten laguntzarekin. Maleta hori Espainiako Gobernu ordezkaritzatik hurbilen dagoen autobus geltoki batean...
Nafarroako zahar etxeetarako lehen hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute LAB, CCOO eta UGT sindikatuek
Aspaldi ari ziren Nafarroako zahar etxeetako langileak bi eskaera egiten: hobetu zitezela haien lan baldintzak, eta lan hitzarmen bat sinatu zezatela Nafarroa osorako. Bada, badirudi prozesua aitzinera egiten ari dela, eta lehen aldiz izanen duela Nafarroak zahar etxeetarako hitzarmen kolektibo bat, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek aurreakordio bat sinatu baitute gaur. ELA ere itun kolektiboaren...
Hirugarrenean ere, kale: UPNk porrot egin du Nafarroa eta EAE batzeko aukerari bidea ixteko ahaleginean
UPNk nola edo hala sartu nahi du eztabaida Nafarroako agenda politikoan. Alderdi erregionalista eroso aritzen da konfrontazio politikoa Nafarroaren eta EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren artekoa denean —«Iruñearen eta Gasteizen» arteko dikotomian, Javier Esparza bozeramailearen hitzetan—, eta maiz saiatzen da mahaigaineratzen Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko aukera. Izan ere, xedapen horrek zirrikitu bat zabaltzen du Espainiako legedian, inoiz Nafarroa eta EAE...









