«Hemen gaur elefante zuri bat dago. Handia eta deserosoa da, mundu guztiak ikusten du, baina ez du aitortu nahi». Nafarroako Parlamentuan egindako itaunketan, UPNko Javier Esparzak Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia Maria Txibiterekin lotu nahi izan du; baina Nafarroako Gobernuko lehendakariak lotura horri ihes egin dio. Azpimarratu du ikerketa batzordetik iragan diren 40 kideek...
Euskal Herria
Lantokian sexu erasoa jasan zuen emakume bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote Nafarroan
Iruñeko Lan Arloko 2. Epaitegiak ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio sexu eraso bat jasan zuen Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko langile bati. ELA sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, erasoa 2022an izan zen, pertsona bat gauez sartu zen ospitalera eta bertako komun publikoetan egin zion eraso emakumeari. «Sexu erasoa lan eremuko indarkeria matxistaren adierazpen larrienetako bat izanik, epai...
Lau gizon epaitzen ari dira Iruñeko parke batean eraso homofobo bat egiteagatik
Lau gizonezko epaitzen ari dira Nafarroako Probintzia Auzitegian, gorroto delitu bat egitea leporatuta. Zehazki, egozten diete parke batean zegoen gizonezko bat iraintzea eta haren aurkako jarrera homofoboa erakustea. Hala, akusatuei 21 hilabeteko espetxe zigorra jartzeko eskatu dute, 200 metrotik gorako urruntze agindua ezartzeko hiru urtez, eta 3.000 euroko kalte ordaina pagarazteko kalte moralengatik. Laurek ukatu dituzte karguak. LGTBI kolektiboko...
Barkosek garrantzia kendu dio Cerdanen rolari: «Nire harremanak beti izan ziren Maria Txibiterekin»
«Satisfazioz nator batzorde honetara, argi defendituta ikusi ostean nire gobernuan egin ziren adjudikazioen legezkotasuna». Hitz horiekin ekin dio Uxue Barkos Nafarroako presidente ohiak lurralde hartako parlamentuko ikerketa batzordean egin behar izan duen hitzartzea, eta horixe bera defenditu du egindako adierazpen guztietan. Alderdietako eledunek ere ez dute zalantzan jarri Barkos, ezta UPNko Javier Esparzak ere. Hark...
Euskararen kimuei gorazarre Caparroson
«Herriko eskolan D eredua jartzeko bilerak egin genituen Nafarroako Gobernuarekin, udalekin, ikastetxeko zuzendaritzarekin… Erakundeen aldetik ez genuen babes handirik jaso. Gurasook arduratu behar izan genuen gestio guztiak egiteaz, eta hori ez da gertatzen beste eredu batzuetan. Horrek erretzen zaitu». Caparrosoko D ereduko lerroaren sustatzaileetako bat da Cristina Luqui Iribarren, eta «oso harro» dago eginiko bideaz....
Iruñeko babes ofizialeko 500 etxebizitza merkatu librera eraman nahi dituztela salatu dute
Iruñeko Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Buztintxuri eta Artikaberri auzoetako hainbat bizilagun beren etxea galtzeko arriskuan daude, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez. Auzo horietako 500 etxebizitzak babes ofizialeko kalifikazioa galdu zuten 2020an, baina Nafarroako Gobernuak horiek 2027. urtera arte diruz laguntzen jarraitzeko akordioa egin zuen Testa Residencial enpresarekin; alabaina, sindikatuak salatu du konpainia horrek etxebizitzak merkatu librera eraman...
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea leporatuta. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Gipuzkoako etorbidean. Horren arabera, gizona emakumearen atzetik joan zen hiriko alde zaharretik, eta Trinitarioak parkean egin zion eraso. Handik gertu zeuden lau gaztek ikusi zuten erasoa, eta Poliziari deitu zioten. Emakumea ospitalera eraman zuten, zauri larriak baitzituen....
Lizarrako Udalak ziurtatu du Montejurran gertatutakoa argitzeko «borrokan» segituko dutela
50 urte bete dira gaur Montejurran (Nafarroa) Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos karlistak tiroz hil zituztela. Eta gaur, lehenbizikoz, biktimei aitortza egiteko ekitaldi instituzionala egin du Lizarrako Udalak. Ziurtatu du «Montejurran gertatutakoa argitzeko borrokan» jarraituko dutela. Bi karlistei eraso egin zietenak erregimen frankistako zerbitzu sekretuek finantzatutako eskuin muturreko mertzenarioak izan ziren. [articles:2157717] Mikel Kolmo EH...
87 urteko oinezko bat hil da auto batek harrapatuta, Iruñean
Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo eguerdian auto batek 87 urteko oinezko bat harrapatu zuen; gauean hil da. Larrialdi zerbitzuek 14:20 aldera istripu baten berri izan zuten, eta bertara iritsi zirenean larri zauritutako gizon bat ikusi zuten. Ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen, zauriengatik.
Estatuko estolden kiratsa Montejurran
Montejurran, karlisten mendi sakratuan, odola isuri zen gaur duela 50 urte, 1976ko maiatzaren 9an. Karlisten eta antifrankisten bilkura izan behar zuen hura tragedia bihurtu zen bat-batean. Mendiaren iparraldeko hegalean, Iratxeko monasterioaren inguruetan, gabardina luzea eta txapel gorria zeraman gizon batek tiro egin zion Aniano Jimenez santandertarrari (Espainia). Handik hiru egunera hil zen, ospitalean. Mendiaren tontorrean,...









