Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi...
Euskal Herria
Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da
Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren...
Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»
Belateko tunelaren adjudikazio prozesua oso korapilatsua izan zen 2023an. Sei hilabete iraun zituen, kontratazio mahaiko kideen artean eztabaida handiak izan ziren, eta azkenean pilota Pedro Lopez Bera orduko Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiaren gain geratu zen. Hark aurrera jotzea erabaki zuen, eta kontratu publikoa sinatu zuen Acciona, Oses eta Servinabarrek osatutako enpresa elkarte irabazlearen alde....
A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera
Nafarroa erdialdeko eta Erriberako herritarren aspaldiko aldarrikapen bat hiru urte eta erdi barru beteko da. AP-15a doakoa izango da automobilentzat 2029 erdialdetik aurrera. Hala baieztatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gaur eguerdian, kontseilu osteko agerraldian. Tutera eta Irurtzun arteko autopista Audenasa enpresak kudeatzen du gaur egun eta 2029ko ekainean amaitzen zaio kontzesioa. Remirezen arabera,...
Administrazioak ez du salaketarik jaso «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituen zentroari lotuta
Ziritzako (Nafarroa) Vida Nueva zentroan «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituztela salatu zuen atzo Newtral hedabideak. Administrazioak, baina, ez du horri lotutako salaketarik jaso, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur erran duenez. Halere, gisako zerbaiten berri izaten badute esku hartuko dutela azpimarratu du. Newtral hedabideak argitaratutako erreportajean, Vida Nueva zentroan izandako bortz emakumeren testigantzak bildu dituzte. Exorzismoak, tratu...
Bernardo Zirizak ukatu egin du Belateko tunelaren kontratazio mahaiaren kontrola duela
Teknikariak eta enpresaburuak igaro ondotik, arduradun politikoen txanda iritsi da Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Bernardo Ziriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilari ohiak azpimarratu du berak ez zuela kontratazio mahaia kontrolatzen: «Jesus Polo, kontratazio mahaiko burua, ez zen nire konfiantzazko gizona, ezta gainerako zazpi kideak ere. Ez dut inoiz haien autonomia zalantzan jarri. Libreki bozkatu eta erabaki...
UPNk otsailaren 13an erabakiko du nor izango den lehendakarigaia foru bozetan
Urtebete pasa geratzen da Nafarroako foru hauteskundeetarako, eta alderdiak makineria berotzen ari dira. Bozei begira, zerrendak osatzen dihardu UPNk, eta posturik garrantzitsuena aurki erabakiko du. Otsailaren 3tik 10era arteko epea dute alderdiko kideek hautagaitza aurkezteko. Otsailaren 13an Kontseilu Politikoa egingo du, eta hango ordezkariek hautatuko dute nor izango den zerrendaburua. Ikusi beharko da zer egiten duen Cristina...
Ziritzako zentro batek «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituela salatu dute
Vida Nueva zentroa 1985ean hasi zen hiesa eta droga mendekotasuna zutenak artatzen, Iberon (Nafarroa). 2001ean, Ziritzara (Nafarra) aldatu ziren, eta, orain Newtral desinformazioaren aurkako hedabideak kaleratu duenez, «homosexualitatea sendatzeko» terapiak eskaintzen dituzte. Ikerketa erreportajean izena eman nahi ez duten bost emakumeren testigantzak eman dituzte: exorzismoen, ezkontza behartuen, tratu txarren eta sekta baten kutsuko praktiken berri ematen du Newtral-ek....
UPNk Alejandro Toquero babestu du OANAren ikerketaren aurrean
Besteen begian lastoa, bai; baina norberarenean fardoa ez. UPNk duela bi aste erantzukizun politikoak eskatu zizkion Nafarroako Gobernuko Kultur departamenduari Sendavivan kontratuak zatitu eta ohiko lizitazio bat saihestu nahi izatea aurpegiratuta. Orain, baina, antzeko salaketa egin diote Alejandro Toquero Tuterako alkateari, eta, kasu horretan, zuhurtzia agertu eta babesa adierazi dio alderdiak bere presidenteordeari. Bi kasu...
Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketaren kontrako helegite bat aurkeztu dute
Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko eragileen plataformak ez du amore emateko asmorik, eta eraikin hura eraldatzeko martxan den lehiaketa publikoaren kontrako helegite bat aurkeztu du udalean. Argudiatu dute lehiaketa legearen kontrakoa dela, haren arabera, monumentu eta ikur frankistak «erretiratuak edo ezabatuak» izan behar direlako. Iruñeko Udalak hilaren 12an jakinarazi zuen martxan dela Erorien Monumentua «memoria demokratikoa berreskuratzeko...








