Larunbatean igaro zen 24.Korrika Iruñerritik, eta lasterketaren isatsa luze-luzea izanagatik, iritsi zen kontraerasorik: «Korrika Txantreatik igaro denean Tomas Caballero Iruñeko Udaleko UPNren zinegotzi ohiaren eta Francisco Casanova lurreko armadako tenienteordearen hiltzaileen argazkiak erakutsi dituzte», erran zuen Cristina Ibarrola UPNren presidenteak. Berehala batu ziren olatura Maria Txibite Nafarroako presidentea eta PP Alderdi Popularra, eta salatu zuten...
Euskal Herria
Eskolek suizidioen prebentzioa lantzea nahi du Nafarroako Gobernuak
Iaz 39 pertsonak egin zuten beren buruaz beste Nafarroan. 2001etik izandako kopuru apalena da. Hala ere, azken 26 urteetako datuak aintzat hartuz gero, batez beste 50 pertsona suizidatu dira urtero. Astean bat, gutxi gorabehera. Beren buruaz beste egin zutenen kopuruak 2023an jo zuen goia: 65 izan ziren. 2023an ospitalera eraman zituzten suizidatzen saiatu ziren 115...
0-3 zikloaren kudeaketa bere gain hartzeko eskatu diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari
LAB, ELA, STEILAS, UGT eta CCOO sindikatuek agerraldia egin dute gaur goizean Iruñeko Kondestablearen jauregian, Haur Hezkuntzako lehen zikloak Nafarroan duen egoeraren berri emateko eta hura hobetzeko proposamenak aurkezteko. Uste dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu beharko lukeela 0-3 zikloaren kudeaketa komuna, «sare publiko koherente bat sendotzeko, eskolen arteko berdintasuna bermatzeko, lan baldintzak hobetzeko...
Dozenaka ikasle komunetan eta aldageletan grabatzeagatik auzipetutako irakaslea Iruñean epaituko dute bihar eta etzi
Zizur Nagusiko (Nafarroa) institutuan eskolak ematen zituen 39 urteko irakasle bat epaituko dute bihar eta etzi Iruñean, Nafarroako Probintzia Auzitegiko lehen atalean, dozenaka emakume —horietako asko, adingabeak— aldageletan eta komunetan grabatzeagatik. 180 urteko espetxe zigorra eta 252.500 euroko kalte ordaina eskatu du Fiskaltzak harentzat, intimitatearen aurkako 41 delitu egotzita. Horrez gain, haur pornografia edukitzea eta ekoiztea ere leporatu...
Zurekin Nafarroa koalizioa berriz aurkeztearen alde egin dute bazkideek
Datozen urteko foru eta udal hauteskundeetara begira, urrats bat aurrera egin dute Ahal Dugu-k, Ezker Batuak, Batzarrek eta independenteek. «Publikoki adierazten dugu foru hauteskundeetan Zurekin Nafarroa koalizioarekin aurkezteko asmoa dugula». Komunikatu bat argitaratu dute webgunean eta sare sozialetan, eta bertan berresten dute udal bozetan ere batera joateko asmoa dutela. Hiru urte baino gehiago iragan dira...
Nafarroako Kontu Ganbera barruan liskarra sortu du Nafarroako kontuen ikuskaritzak
Ez da oso ohikoa erakunde batek bere burua zuzentzea. Hori egin du berriki Nafarroako Kontu Ganberak. Urteroko azterlanik garrantzitsuena izan ohi da kontu ekonomikoen ikuskaritza, eta 2024ko azterketak talka handia sortu du hori landu duen ikuskatzailearen eta Kontu Ganberaren artean. Desadostasun horren aurrean, UPNk Ignacio Cabeza Kontu Ganberako lehendakariaren premiazko agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan....
Lanbide Heziketa dualaren «ezarpen kaotikoa» kritikatu du gehiengo sindikalak Iruñean
Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek agerraldia egin dute gaur Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza batzordean, Lanbide Heziketa dualaren ezarpenak eragindako «arazoak» aletzeko. Zehazki, gogorarazi dute Lanbide Heziketako irakasleen %86k duela hilabete salatu zutela modalitate horren «ezarpen kaotikoa», baina ordutik Hezkuntza Departamentuak ez duela «inongo mugimendurik edo keinurik egin» egoera konpontzeko: «Nafarroako Parlamentuak ere mozio bat onartu...
Nafarroako Parlamentuak baztertu egin du Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko eskaera
Balearretako Parlamentuak Espainiako Konstituzioa moldatzeko egindako proposamena baliatu zuen UPNk testu haren laugarren xedapen iragankorraren gaineko eztabaida berpizteko. Nafarroa eta EAE batzeko aukerari erreparatzen dio xedapen horrek, eta UPNk indargabetu egin nahi du. Hala, xede horrekin zuzenketa bat aurkeztu zuen Espainiako Kongresuan, eta urrats hori babesteko adierazpen instituzional bat sustatu nahi izan du Nafarroako Parlamentuan....
80 urtetik gorako preso bat hil da Iruñeko espetxean
Duela astebete baino gehiago gertatu zen, baina gaur jakinarazi du Nafarroako Salhaketak: 80 urtetik gorako preso bat hil zen Iruñeko espetxean. Bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, espetxean bizkortu zuten eta Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman. Bertan hil zen. Salhaketak martxoaren 9an webgunean idatzi zuen preso baten heriotzari buruzko informazioa heldu zitzailea, baina baieztatu gabe zuten. Gaur baieztatu dute. ...
«Tren sozial eta publikoa» eskatu dute Altsasun
Tren Sozialaren Aldeko Plataformak deituta, manifestazioa egin dute Altsasun (Nafarroa), AHTaren txikizioaren aurrean, herritarron trena lelopean, abiadura handiko trenaren egitasmoa salatu eta kontrakarrean tren sozialaren aukera sustatzeko. Suhiltzaileen etxetik abiatu dira, eta plazan amaitu dute ibilbidea, euripean. Bukaera ekitaldian irakurritako agirian, antolatzaileek azaldu dute ez daudela trenaren kontra, ezpada «tren sozialaren alde, gure herriak lotu...








