Nafarroako Ahal Dugu-ko ehun kidek baino gehiagok alderdia utzi dute. Hedabideetara helarazitako ohar batean, azaldu dute alderdia «noraezean» ikusten dutela, eta Zurekin proiektuan lanean jarraitzeko asmoz azaldu dira: «Nafarroa justuago bat lurraldeari lotutako espazio plural, plurinazional eta anitzetatik eraikitzen denaren konbentzimendu osoz» hartu dute erabakia, ez baitute konpartitzen alderdiaren aliantza estrategia. Alderdia utzi duten lagunek...
Euskal Herria
Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak torturatutako zortzi lagun aitortu ditu biktima gisa
Espainiako Estatuaren eta eskuin muturreko taldeen biktimen aitortza iristen ari da tantaka-tantaka, eta norabide horretan egindako azken urratsaren berri eman dute gaur Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak. Egiaren garaia da dinamika osatzen duten bi eragileek jakinarazi dute lurralde hartako gobernuak torturatutako zortzi lagun «giza eskubideen urraketen biktima» gisa aitortu dituela aste honetan. Horiekin, gutxienez...
Gardentasun Legearen erreforma aurrera atera da Nafarroako Parlamentuan
Zortzi urte geroago, Nafarroak beste Gardentasun Lege bat izango du. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak euren gehiengoa baliatu dute, eta hainbat aldaketa ezarri dizkiote informazio publikoa jasotzeko eskubidea arautzen duen legeari. Berritasun nagusietako bat da jardun publikoan eragin nahi duten enpresek eta interes taldeek izena eman beharko dutela, eta OANA Jardunbide Egokien...
Asironen arabera, PSNrekin adostutakoen %90 bete du Iruñeko udal gobernuak
Joseba Asironek 2023ko abenduan hartu zuen bigarren aldiz Iruñeko alkatetza, UPNko Cristina Ibarrolaren kontrako zentsura mozioa aurrera atera ostean. Bada, hura ahalbidetu zuen akordioaren inguruko balantzea egiteko bildu dira gaur EH Bilduko eta PSNko ordezkariak, eta biek ontzat jo dute orain arte egindako bidea. Alkatearen esanetan, itundutakoen %90 bete dute, legealdia amaitzeko urtebete baino gehiago...
«NATO da interes kapitalisten eta inperialisten beso armatua»
Berrogei urte joan dira Hego Euskal Herriak NATOn egoteari ezezkoa eman zionetik. Lehendik ere, Ipar Atlantikoko itunaren eraginpean ziren Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa —Frantziaren kontrolpeko lurralde oro bezala—, Parisek 1946. urtean sinatu baitzuen ituna. Espainia, berriz, 1982an sartu zen NATOn, eta lau urte geroago, bertan jarraitu ala ez bozkatzeko aukera eman zuen Madrilek. Araban,...
Adingabeak dituzten bi familia kalean utzi izana leporatu diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari
Negu Gorriak plataformak agerraldia egin du Iruñeko Katakrak liburu dendan, etxerik ez duten bi familiaren egoera salatzeko. Atzerritik iritsi ziren biak Euskal Herrira —Aljeriatik bata eta Marokotik bestea—, eta plataformako kideek adierazi dutenez, kalean lo egin behar izan dute «hotzaldiari aurre egiteko protokoloa indarrean egonagatik ere». Izaskun Matak eta Alba Schiaffimok hartu dute hitza, plataforma osatzen...
UPNk Espainiako Konstituzioa aldatzeko eskatu du, Nafarroa eta EAE batzeko aukera eragozteko
Haren betiko mamua berpiztu du UPNk. Izen itsusia du, baina alderdian izu-ikara eragiten du. Izan ere, Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorrak jasoa du Nafarroak eta EAEk bat egiteko aukera, betiere hala erabakiko balute Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak lehenik eta herritarrek erreferendum bidez gero. Xedapen haren onarpenak sumina piztu zuen UCDko ordezkari nafarren artean 1978 amaieran, eta hilabete geroago...
Hamasei lagun deklaratzera deitu dituzte, Voxen aurkako protesta egitea egotzita
Joan den urteko otsailean gertatu zen: Voxek etorkinen kontrako mezuak zabaltzeko karpak jarri zituen Berriozarren, Noainen (Nafarroa) eta Iruñeko Arrotxapea auzoan, eta Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu zituen. Orduan, eskuin muturreko alderdiak epaitegian salatu zuen «biktima gisa» ez ziotela akziorik eskaini, eta asteon jakinarazi dute dagokion epaileak arrazoia eman diola. Berriz hasi dute prozedura, Naiz-ek...
Iruñeko Udalak laurehun etxebizitza eraikiko ditu NUPen inguruan
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ingurua biziberritzeko plana hasi da itxura hartzen. Iruñeko Udalak gaur eman du dituen asmoen berri: Katalunia hiribidearen iparraldean laurehun etxebizitza inguru eraikitzea —erdiak babes ofizialekoak—, eta, Sadar ibaiaren korridorean, berriz, parke bat egitea. Ostegunetik aurrera prozesu parte hartzaile bat jarriko dute martxan, herritarrek ekarpenak egin ahal izateko. Azalpenak Joxe Abaurrea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako,...
EH Bildu inperiasmoaren aurka eta bakearen alde ariko da apirilaren 5ean, Aberri Egunean
«Herri bat garela, herri guztiek dituzten eskubideak dagozkigula eta libre izan nahi duen nazioa garela aldarrikatuko dugu». Iruñean ospatuko du Aberri Eguna EH Bilduk, apirilaren 5ean. Nazio aitortzaz gainera, Miren Zabaleta koordinatzaile nagusiak eta Joseba Asiron Iruñeko alkateak azaldu dutenez, inperialismoaren erasoak salatu eta «bakearen aldeko mezua» emango dute ere. Koalizioak Iruñeko Alde Zaharrean duen egoitzan eman...









