Azken koska baino ez da falta. Datorren osteguneko osoko bilkuran, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aurrera aterako dute Gardentasunari buruzko Lege proiektua. Gaur, parlamentuko presidentetza batzordean, gobernuak aurkeztutako lege egitasmoa eztabaidatu dute, eta aurkeztutako 32 zuzenketetatik zortzi onartu dituzte lau taldeek. [articles:2149885] Azaroaren 12an plazaratu zuen lege proiektuaren edukia Nafarroako Gobernuak. Berritasun nagusietako...
Euskal Herria
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, neska adingabe bat bortxatzeagatik
Nafarroako Auzitegiko 1. atalak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 2023ko urtarrilean neska adingabe bat bortxatzeagatik Iruñerriko herri batean. Hala ere, ez da espetxera sartuko: zigortua sortzez kolonbiarra da, eta fiskaltzak eta defentsak hitzartu dute kartzelara sarrarazi beharrean kanporatu egingo dutela eta ezingo dela hamar urtean Hego Euskal Herrira edo Espainiara bueltatu. Zigortua neskaren lehengusua...
Cintruenigon kalera aterako dira urteetan eskola jazarpena sufritu zuen adingabe baten heriotza salatzeko
Sara Jimenezek 17 urte zituen, eta bost urtez sufritu zuen jazarpena. 12 urteko haurra zenetik. Cintruenigon bizi zen (Nafarroa), gurasoekin eta anaiarekin batera, eta otsailaren 27an hilik topatu zuten. Senideen arabera, bullying-ak eta ziberjazarpenak bultzatu zuten horretara. La Paz institutuan egin zituen DBHko ikasketak, eta duela bi urte beste ikastetxe batera aldatu zuten, Batxilergoa egiteko. Horrela ere...
Starbucksen salaketa baten harira, deklaratzera deitu dituze Palestinaren aldeko ekintzetan aritutako lau lagun
Starbucks multinazionalak jarritako salaketa baten harira, deklaratzera deitu dituzte Palestinaren aldeko zenbait ekintzatan parte harte duten lau euskal herritar. Iazko urrian Iruñean Palestinaren aldeko mobilizazioak antolatu zituzten hiru herri mugimendutako kide banak jaso dute salaketa: IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak urriaren 2an egindako ikasle grebaren deitzaileak; Palestinarekin Elkartasuna plataformak urriaren 4an antolatutako mobilizazio nazionalaren deitzaileak; eta...
Gazako emakumeek Salam Gazaren zapi solidarioa erostera deitu dute
«Gazako emakumeen mezua da, zuzenean Nafarroako emakumeentzat: Salam Gazak egindako zapi solidarioa eros dezatela eskatu diete, haren bidez lortutako dirua ur eta janari bilakatu ahal izateko». Nafarroako Salam Gaza elkarteko presidente Ola Arafatek erran ditu hitzok, hunkituta, Iruñeko Geltokin egindako agerraldian. Martxoaren 8rako egindako zapia da Salam Gazak salgai jarri duena; Sakanako bi artista aritu...
Egoera zaurgarrian diren migratzaileei «formakuntza pertsonalizatua» emateko zerbitzua aurkeztu dute Iruñean
Egoera zaurgarrian diren migratzaileei formakuntza emateko zerbitzu berria aurkeztu dute gaur Iruñean: Open izeneko proiektua apirilean jarriko dute martxan, Iruñeko Udalak Fiteroko Monasterioa kalean dituen lokaletan. Baliabide berri horrek xedetzat ditu «parte hartzaileen gizarteratze eta lan inklusio erabatekoa, autonomia pertsonalaren sustapena eta erregularizazio administratiboa». Iruñeko Udalaz gain, zerbitzu berriaren sustatzaileen artean dira Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta...
Trafikoaren egoera ezagutzeko baliabide digital berri bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak Trafiko Bisore berria aurkeztu du gaur, «herritarrek Nafarroako errepideen unean uneko gorabehera guztiak ezagut ditzaten». Nafarroako Gobernuaren Trafikoko webgunean ikusgai egonen da baliabide berria, eta bertan, erabiltzaileek aukera izanen dute «edozein gertakari, buxadura, erorketa, obra, auto ilara, istripu edo larrialdiren berri» izateko. Nafarroako Gobernuko Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilari den Inma Juriok eta Barne Saileko zuzendari nagusi...
«Euskararen alde egiten ditugun urratsak handiak ala txikiak izan, garrantzitsuena zera da: izan daitezela sendoak eta atzeraezinak»
Hainbat urtez euskalgintzan lanean aritu ostean, Hezkuntza, Herritarren Parte hartze eta Euskara alorren ardura eman zioten Aitziber Campion zinegotziari (Iruñea, 1981). Euskararen I. Plana ontzea izanen da haren egiteko nagusietako bat datozen hilabeteetan. Non du abiapuntua normalizazio linguistikorako planak? Abiapuntua itun programatikoan dago. Zentsura mozioa [Cristina Ibarrolaren aurkakoa] aurkeztu eta udal gobernu berriaren ekinbidea antolatzeko akordioa adostu genuenean, hor...
M-8aren harira, «estereotipo sexistak apurtzera» deitu du Nafarroako Gobernuak
Urra ditzagun estereotipoak, praktika dezagun berdintasuna. Horixe da Nafarroako Gobernuak aurtengo Martxoaren 8rako ondu duen proposamenaren leloa. Gaur goizean egin dute kanpainaren aurkezpena, eta azaldu dute haren helburua dela «desberdinkeria sostengatzen» duten eguneroko ekintzak eta joerak zalantzan jartzea. Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Berdintasun Saileko kontseilari Javier Remirezek eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari Patricia Abadek hitz egin dute...
Nafarroako balorazio batzordeak estatuaren 65 biktima gehiago aitortu ditu azken urtean; gehienak, torturatuak
Nafarroako motibazio politikoko biktimen aitortza eta erreparaziorako batzordeak estatuaren eta eskuin muturraren 65 biktima aitortu zituen iaz, Martin Zabalza Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza zuzendari eta batzorde hartako buruak jakinarazi duenez. Batzordeak, baina, badu lana oraindik ere, Zabalzak azaldu duenez, eskaera kopuruak gora egin baitu urtez urte. Oraingoz, 217 aitortza eskaera egin dituzte, eta horietatik...









