Leitzako, Aranoko, Aresoko eta Goizuetako udalek, zenbait eragilek, eta herritarrek elkarretaratzea egin dute, Ingurumen Departamentuak basozainen bulegoa itxi nahi duelako
gaiak
Handi bezain ezezaguna
Aitor Errazkin eta Joxan Elosegi Joxe Mari Ezkerra bertsolariari buruz aritu dira, Beran. Ezkerraren figura eta lana aztertu dute bi ikerlariek, eta XIX. mendeko bertsolari nagusien artean kokatu dute.
Herritarren beroa jasoko du
Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote bihar Arantzan, haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian
Musikak bere lekua hartu du
Entseatzeko eta proiektu berriak sortzeko 'Zapatillera' izeneko espazioa sortu du Baztango Musikazaleen Elkarteak, Elbeten. Ateak zabalik ditu, eta taldeak parte hartzera deitu dituzte sustatzaileek.
Soinu banda propioarekin
Pablo Salgado Mendezek Berako musikarien eta musika taldeen inguruko 'Bera' lana ondu du. Banizu Nizuke etxeak argitaratu du liburua, Berako Udalaren laguntzarekin.
Feminitatea esploratzeko
Amaya Sanz Montesek feminizazioak egiten ditu Iruñeko Harrotu LGTBI udal zerbitzuan, 'Harrotuko Armairua' deitu duten ekinaldiaren bidez. Xedea da tresna bat ematea erabiltzaileei esploratzeko.
Bortzirietako osasun langileek mediku falta salatu dute eskualdean
Sinadurak bildu dituzte, Nafarroako Osasun Zuzendaritza Nagusira bidaltzeko. Igantziko eta Arantzako medikuak erretiroa hartu du, eta ez da ordezkorik. Arazoa "egiturazkoa" da oinarrizko arretan
Hileroko koktela dastatzeko
Sastakai antzerki taldeko kide Idoia Tapia eta Irati Velez menstruazioaren inguruko antzezlan bat prestatzen ari dira. Aktoreek gaur taularatuko dute Iruñean orain arteko emaitza, ikus-entzuleen iritziak jasotzeko.
Etxeko atea ireki zahartzaroari
Ana Nagorek eta Maria Argiñanok Villa Mutilva etxea sortu dute; asmoa da zaharrei beste eredu bat eskaintzea: etxe berean bizitzea, bakardadeari aurre egin ahal izateko.