Proiektuaren aurkakoak prest dira auzitara jotzeko. AHTak eta Muga meategiak eragin dezaketen kaltea ere salatu dute ekologistek
Ingurunea
Basozainen zerbitzua indartzeko eskatu diote gobernuari, Leitzan
Leitzako, Aranoko, Aresoko eta Goizuetako udalek, zenbait eragilek, eta herritarrek elkarretaratzea egin dute, Ingurumen Departamentuak basozainen bulegoa itxi nahi duelako
Sarea ehuntzeko garaiz
Klimaren Aldeko Nafarroako Aliantzak klima larrialdiari buruzko "biltzar alternatiboa" antolatu du Iruñean, Egipton COP27 Nazio Batuen Erakundearen biltzarra egiten ari diren bitartean. Sistema aldatzeko beharra erdigunean jarri, eta justizia eskatu du.
Alkateek herriei eman diete hitza
Baztango hamabost herrietatik hamalautan Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko galdeketa eginen dute, hilaren 20an. Alkateek antolatu dute, Baztango herri lurrak kudeatzeko ordenantzak baliatuta. Magnak udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa aurkeztu du egitasmoa.
Joseba Otondo: “Arraildura ekar dezake Natura2000 sarean Erdizkoa baimentzeak”
E. Elizondo
Magnaren Erdizko proiektua salatu du Baztango alkate Joseba Otondok (Elizondo, 1977); salatu du administrazioak oztopoak jarri dituela galdeketak egiteko.Baztango Udala ere saiatu zen galdeketa egiten.Baztango Udala eta Baztango Batzar Nagu...
Herriko txoriei behatzeko irudiak
Xabier Elizalde Gazteak Lizarrako Los Llanos parkeko hegaztien inguruko erakusketa jarri du herri horretako kultur etxean, igandera bitarte. Hirurogei espezie inguru identifikatu ditu Los Llanosen. Hurbileko fauna ezagutzera deitu ditu herritarrak.
“Gauza hauskor posible bat”
Emausko Trapuketariek mende erdia bete dute Nafarroan; hasieran bezala, pertsonak jarduera ororen erdigunean jartzeko lan egitea dute helburu orain ere. "Sufriarazten digun errealitatea aldatu nahi dugu", laburbildu du Jose Mari Garcia arduradunak. Ekonomia ekologikoaren aitzindari izan dira.