• Ikasturte berrian hizkuntzak ikasteko dauden plazak. Tuterako eta Iruñeko hizkuntza eskoletan zein NUPen 7.003 lagunek izango dute hizkuntzen bat ikasteko aukera. Ia erdiak ingeleseko ikasleak izango dira; atzetik doaz frantsesa, alemana eta euskara.
Nafarroa
Zer ekoizteko erabil liteke Erreniegako potasa?
Potasa berez potasio hidroxidoa da. Konposatu kimiko solidoa, disolba daitekeena, zuria eta oso oinarrizkoa da. Sarritan erreaktibo modura erabiltzen da grasak saponifikatzeko. Besteak beste, beira eta xaboia ekoizteko ezinbestekoa da beste hainbat el...
Martxo amaieran Nafarroan lanik gabe zegoen pertsona kopurua.
Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, martxo amaieran 56.524 lagun zeuden langabezian Nafarroan. Urtarriletik martxora bitarte, 5.400 beharginek galdu dute lana.
Hamaika hilabeteren ostean, %2,3 hazi dira esportazioak
Hamaika hilabetez jarraian, atzerrira salduko produktuen zenbatekoa murriztu egin da Nafarroan. Hala ere, otsailean, joera hori aldatzea lortu da. Izan ere, esportazioak %2,3 hazi ziren hilabete horretan. Espainiako Ekonomia Ministerioaren datuen arab...
“Volkswagenen ekoizpena jaitsiz gero, horrek lanpostuetan eragingo luke”
Industria eta, batez ere, automozioaren sektorea ondo baino hobeto ezagutzen ditu Chechu Rodriguezek (Tutera, 1959), Nafarroako CCOO sindikatuko Industria Federazioko idazkari nagusiak. Volkswagen markak Polo modeloarekin asmatu izana oso garrantzitsu...
Lana sustatzeko neurriak aurkeztuko dituzte ekainean
Joan den asteartean bildu zen Enpleguaren Mahaia Nafarroako Parlamentuan. Eragile sozial, politiko eta ekonomikoek parte hartu zuten. Hala, bilkuraren ostean, ekainaren 10erako proposamen jakin batzuk eta langabeziari aurre egiteko plana aurkezteko ko...
ANTZERKI OBRA BILAKATUTAKO NOBELA
Joan den urrian estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian Soinujolearen semea antzezlana. Bernardo Atxaga idazlearen obraren egokitzapena da, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Aktore ezagunek hartzen dute parte; tartean, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Patxo Telleria... Nobela antzerkirako egokitzeaz Patxo Telleria arduratu da. Gaur, 20:00etan antzeztuko dute David eta Josebaren istorioa kontatzen duen antzezlana, Iruñeko Gaiarre antzokian.
7.500
• Nafarroan bizi diren ijitoak. Joan den astelehenean Ijitoen Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira, Nafarroako ijitoek ekitaldiak antolatu dituzte hil osorako. Haien egoera ezagutarazi nahi dute. Denera, Nafarroan 7.500 lagunek osatzen dute ijito komunitatea.