Nafarroako Berdintasun Institutuaren ikerketa batek erakutsi du etxeko langileen sektorea irregularra dela oraindik: 9.000 langileetatik 6.800 inguru daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Lan eskubideak ez dituzte bermatuak, eta haiengan batzen dira sexuagatiko, jatorriagatiko eta klaseagatiko zapalkuntzak. Langile ororen eskubideak eskatzen dituzte, haiek ere langileak baitira.

Oroiminaren begiradarekin
Alberto Cañadak Iruñeko zinema aretoen berrogei urteko historia jaso du lan batean. 1940-1980 bitarteko epea aztertu du, Nafarroako Gobernuak argitaratutako liburuan.

“Gure sakonera sartu nahi dugunean, hesiak eraikitzen ditugu”
Norberak bere barrenean dituen ahuleziak eta ilunak makillatu beharrik ez dagoela aldarrikatzen du Salvadorrek egunerokoan. Ezinbestean, hala egiten du kantuetan ere; natural. Kontzertua emanen du bihar, Altsasun.

Iritzia: Erosotasuna iltze bat da
Amets Aranguren Arrieta
Aitak beti esan izan digu gauzak ez direla, gauzak daudela. Ez direla horrela, baizik eta horrela daudela. Horrez gain, bere beste esaldi izar horietako bat da egiten denak balio du. Txikitan ulertzen ez banituen ere, gaur egun ...

Udazkena berotzeko txapela
Nafarroako Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartu da: azaroaren 1ean eginen dute lehendabiziko finalaurrekoa, Altsasun, eta finala, berriz, azaroaren 28an izanen da, Iruñean. Hemezortzi bertsolari ariko dira hiru finalaurrekoetan, eta zortzi sailkatuko dira Anaitasuna kiroldegiko azken saiorako.

Urruneko eltzeak urrez, iritsi eta lurrez
Iruñeko Harrotu-k, LGTBI kolektiboa artatzeko udal zerbitzuak, Urri Trans zikloa egin du, hiriburuan. Aitzole Aranetak eta June San Millanek transen eskubideen inguruko legedia jorratu dute. Garbi erran dute badela zer hobetu.

“Jendeak orain badaki amildegiaren ertzera iristen ari garela”
Hamar urte bete dira AHTaren kontrako zenbait ekintzailek Yolanda Barcinari tartakadak eman zizkiotenetik. Villanueva eta Garcia izan ziren auzipetuetako bi. Oztopoak oztopo, irmo segitzen dute AHTaren aurka.

Iritzia: Zigorgabetasuna zer den
Lohizune Amatria
Bizpahiru izan ziren, bai, Jainkoaren mundu horietan galdu zirenak, baina horri buruz ezin dizut erantzun. Nik, tamalez, ez nuen parte hartu, nahiz eta gustura eginen nukeen". Espainiako Poliziako komisario erretiratu Jose Manuel Villa...