Zenbait elkarte ekologistak txosten bat zabaldu dute, Caparrosoko makroetxaldea ingurumenean "kalte larria" eragiten ari dela salatzeko. Behien egoerari ez dio aipamenik egin; Nor talde antiespezistak, hain zuzen, gogoeta egiteko eskatu du gizakien eta gizakiz bertzeko animalien arteko harremanari buruz.

Linas Korta: “Haztegietan gertatzen dena erakutsi behar da”
Linas Korta. 'Gurean' dokumentalaren egileak gizakiz bertzeko animalien zapalkuntza zabaltzea eta hari so egitea du xede, bere kameraren bidez. Caparrosoko errealitatearen berri ere emanen du.

“Kanta bat aditzea bezala da Ursula K. Le Guin irakurtzea”
Idazle estatubatuarraren liburu bat euskaraz irakurtzeko aukera dago azkenik: Igela argitaletxearen eskutik, Amaia Apalauzak euskarara itzuli du haren eleberri ezagunenetariko bat: 'Oihan hitzean mundua'.

Iritzia: Fenomenoak
Lur Albizu Etxetxipia
Ez dakit zuei gertatuko zaizuen edo bakarrik nire inpresio tonto bat den. Beharbada ez du errealitatearekin zerikusi handirik eta obsesio txiki bilakatu zait.Gizonak ikusten ditut toki guztietan. Gizonak hemen, gizonak han. Gizona...

Norbanakoak enpresen tokian
Enpresa handiak daude, gaur egun, energia ereduaren erdigunean, eta sistemak haiei egiten die mesede, argindarraren prezioaren inguruko gorabeherek agerian utzi dutenez. Badira errealitate hori aldatu nahi duten proiektuak Nafarroan; jendearen esku egonen den eredu baten alde ari dira.

“Marisaltsera bat naiz, eta ‘saltseoa’ eskaini nahi dut, kalitatezkoa”
Ikasteko gose asezinak eta sare sozialekiko afizioak bultzatzen dute Astitz Larunbe proiektu berriak martxan jartzera, besteak beste. Berriki, beste bi sortu ditu: 'Zenbait meloi, hainbat mazedonia' saioa eta Xakalaka.