Iruñeko Udalak kanpaina bat hasi du usoen aurka. Azarotik, gainera, enpresa bat ari da animalion populazioa "kontrolatzen". Zaunk talde antiespezistak salatu egin du.

“Komeni bezala irekitzen eta ixten dituzte mugak”
Errefuxiatuek bizi duten egoeraren larritasuna bistakoa da datuetan; 2020an 900 lagunek baino gehiagok eskatu zuten babesa Nafarroan. CEAR-ek txosten batean jaso ditu hainbat datu eta eske.

Iritzia: Atzoko eta gaurko ahokadak
Olatz Azpirotz Larzabal
Jaioberriek umetokia atzean uzten dutenean, hamar segundo behar izaten dituzte bizitzari tinko heldu eta oxigenoz betetako lehen ahokada hartzeko. Hamar segundo oxigenoa ezagutzeko eta hartaz inoiz ez desegiteko. Denbora horren ...

Zigor hutsaren logikatik erreparazioaren bidera
Epaile batek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri du Nafarroan, lehenengo aldiz: Kasedako krimen hirukoitzaren bi egileak dira zigortuak. Zenbait eragilek zigor horren kontra egin dute, ez delako bateragarria ustez espetxeak izan behar duen gizarteratzeko xedearekin. Justizia errestauratiboaren alde egin dute.

Eduardo Santos: “Espetxealdiaren auzian, lausotuz doa ezkerraren eta eskuinaren arteko marra”
Justizia errestauratiboarekin bat egin du Eduardo Santos kontseilariak, eta garbi erran du Nafarroako Gobernuak urratsak egiten segituko duela.

Antolatzeko aukera jokoan
Burlatako Gazte Asanbladak karrikan salatu du herriko udalak gaztetxearen jarduera oztopatu izana. Espazio publikoak erabiltzeko zailtasunak ere agerian utzi dituzte.

Iritzia: 500
Lur Albizu Etxetxipia Pasa en asteburuan eguraldiaren joan-etorriek erotu gintuzten. Ekaitz, euri-zaparrada eta eguzki, bero eta fresko, bero berriz, fresko berriz. Hala, euri eta euri artean manifestazio batek hartu zuen Iruñean, Antoniuttiren eta Foruen plazaren arteko bidea. Pankartak halaxe zioen: Altxa Nafarroa! Soberanía es libertad. Sinple baina argi, ozen eta kementsu. Duela 500 urte gertatutakoak izan ginenaren posibilitate hori irekitzen...

“Gauak iluna behar luke, eta jadanik utzi dio hala izateari”
Argi kutsadurari buruzko informazio falta sumatzen du inguruan Fernando Jauregik, eta gogor dabil lanean hutsune hori betetzeko. Horren gaineko hitzaldi bat eman berri du ALAN kongresuan.

Udako suari aurre egiteko prest
Nafarroako Gobernuak asteazkenean burutu zuen hilaren 2an suhiltzaileen lantaldea indartzeko hasi zuen prozesua: Barne Departamentuko arduradunek 150 suhiltzaile laguntzaile kontratatu dituzte udan lan egiteko. Gainera, 120 basozain eta 13 ingurumen teknikari ariko dira urrira arteko kanpainan.