Herrialdeko liburu saltzaileak karrikara atera dira, eta igandera bitarte egonen dira Iruñeko Gazteluko plazan; Nafarroako Liburu Azoka antolatu dute, aurrenekoz, gobernuaren eta sektoreko bertze hainbat erakunderen laguntzarekin.

Tuterak golf zelai bat egiteko aukera jaso du bere lurralde estrategian
Navarra Sumak eta PSNk babestu dute proiektua. Erriberako Graas elkarteak bultzatu du. Ezkerrak kontra bozkatu du, eta ekologistek protesta egin dute salatzeko

“Oso agerikoa da hilekoaren gaineko kulturaren falta”
Jendeak menstruazioarekin duen harremana osasuntsuagoa izatea nahi luke Rosinok. Horretan laguntzeko, 'Lehenengo hilekoetarako kit praktikoa' tailerra egiten ari da Uharteko Ugazten; atzo hasi zuen.

Irtzia: Bakoitzaren penitentzia
Olatz Azpirotz Larzabal
Munduan dauden penitentzia motak zenbakaitz bihurtu ditugu gizakiok; zigor batzuk gauzatu eta besteak bazter uzten diren bitartean, penitentzia kopurua handitzen joan da, eta infinitu bihurtu da. Kopuru handi horren ondorioz, ag...

Orbaindu gabeko zauriak
Itoizko urtegiak kalte egindako udalerriei ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan. 1993an hasi zituzten lanak, eta 2008an burutu zuten betetzeko prozesua. Geroztik, urpean dira eraitsitako zazpi herriak; urtegiak baldintzatuta, berriz, zutik diren bertze zenbait.

“Lordak auzi sozialak lehenetsi zituen; bat egin zuen herriarekin”
Aitor Pescadorrek Francisco Lorda Ioldiren biografia argitaratu berri du, Pamiela argitaletxearekin. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen Lorda, 1918tik 1923ra aurreneko aldiz, eta 1930etik 1930ra, berriz, bigarren aldiz.

Iritzia: Harritua (tarte baterako)
Lur Albizu Etxetxipia
Harritzeko gaitasuna erauzten ari zaizkigu. Aspalditik, hori bai. Pasa den asteburuan migrante gazte bat topatu zuten, hilik, Irun eta Hendaiaren arteko muga igerian zeharkatzen saiatzen ari zela, itota. Ceutatik etortzen zaizkigu...

Krisia baliatu, eta oinarria sendotu
Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa oro har, eta, zehazki, musikarena. Egungo jokalekuak agerian utzi ditu, gainera, sektoreak aurretik zituen arazoak. Halere, zailtasunak aukera bilakatzeko gai izan dira musikariak, teknikariak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta bat egin dute Musikaren Nafarroako Elkartean.