Iruñeko Vaguada zahar etxean hilaren 7an jaso zuten COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia, eta bigarrena 28an hartu bitartean, bisitarik ezin dute jaso. Eremu seguruak sortu dituzte hirian.

“Diskriminazioa nabaritzen da begiradetan, iruzkinetan”
Ijitoen kontrako diskriminazioaren biktima izan da Amador: Lizarrako denda batek ukatu egin dio praktikak egiteko aukera, abizenak zein dituen ikusitakoan. Eraso arrazistatzat jo du hark.

Iritzia: Zaratak askatuko gaitu
Olatz Azpirotz Larzabal
Ibaiak ur-korronte naturalak dira. Halere, euren kabuz bidea jarraitu ezin dutenean, kanpotik zenbait kontaktu izan ditzakete ur-emaria jaisten denean emankortasunera berriz heltzeko. Hainbatetan, Argaren emaria txikitu egin da,...

Bidean, baina hagitz mantso
Nafarroako 0-3 plataforma 2001. urtean sortu zuten, ziklo hori "duintzeko" asmoz; herrialdeko hezitzaileek protestekin hasi zuten 2020a, baina osasun krisiak mobilizazioak hutsean utzi zituen. Lanean segitu dute, halere, eta gobernuko taldeekin lantalde bat osatzeko zain dira. Bilera dute 15ean.

“Denok kabitzen garen gizarte bat eraiki nahi dugu”
Berriz ireki dituzte emakumeari buruzko liburutegi eta dokumentazio zentroaren ateak. Iruñeko Alde Zaharra utzi, eta Emakumeen Etxera mugitu da zentroa, zabalgunera. "Ilusioz" egin dute lekualdaketa.

Iritzia: Erregeak kontu eske
Lur Albizu Etxetxipia
Urriaren 12a zen. Aurreko egunetan, urduriago geunden Nafarroan birusa ematen ari zen kolpeekin, egia esan. Egun hartarako Txibitek emana zuen handik egun batzuetara tabernak ixteko agindua, eta martxoko esperientzia berria errepi...

Javier Remirez: “Osasunak bertze edozer elementu baino koska bat gorago egon behar du”
Guztiz ezohiko egoera bati egin behar izan dio aurre Nafarroako Gobernuak 2020an: otsailean lehertu zen koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu du haren jarduera. Urtea amaitzeko "gogoa" duela aitortu du Remirez lehendakariordeak.

Birus batek herrialde osoa irauli zuenekoa
Koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu ditu 2020koak: osasun krisiak otsailaren bukaeran egin zuen eztanda; martxoan konfinamendua ezarri zuten, eta uztailean hasitako bigarren olatuak gaitzaren ondorioak utzi ditu agerian, bere gordinean. Aste hasieran 145 pertsona ziren ospitalean; haietako 22, ZIUan.