Euskal Herriko emakume sozialisten sare gisa sortu zuten Itaia, duela bi urte; antolatzeko urratsa egin dute orain sareko parte hartzaileek, eta eskualdeka hasi dira taldeak osatzen. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz.

Iritzia: Kazetaritza “matxista”?
Lohizune Amatria
June Fernandez kazetariak Uxue Alberdi idazleari Pikaran egindako elkarrizketa irakurri, eta gehien gehienok jo dugu ondoren Argia aldizkarira. Zein izanen ote da Aritz Galarragak egin zion elkarrizketa "matxista"? Sálvame pixka baten...

Gaitasuna eta eskubidea
Asorna elkarteko kideek keinu hizkuntza aldarrikatu dute komunikaziorako tresna gisa alarma egoeran ere. Salatu dute administrazioak ahozkotasuna lehenetsi duela koronabirusak eragindako osasun krisian, eta ondorioz gorrek autonomia galdu dutela.

Eunate elkarteak eskatu du baimendu dezatela maskara gardenen erabilera
Kideek azaldu dute maskarak komunikazioa "zaildu" diela. Bi maskara mota onetsi dituzte

Kritiken atzean, “gorrotoa”
Transkolorek hitzaldi sorta bat egin du Iruñean, transen aurkako erasoei aurre egiteko. Zikloan parte hartu duten adituek"feminismo inklusiboa" aldarrikatu dute.

Ibai ondotik bortxaz eraman zituztenak
Faxistek Bidasoko 90 herritar deportatu zituzten 1936ko altxamendu militarraren ostean; 30 hil ziren kontzentrazio esparruetan. Indarrez mugitu zituztenen historia jaso du Kepa Ordoki memoria elkarteak, eta erakusketa bat osatu dute.

“Historiako emakumeek sekulako trabak izan dituzte”
Atxukarro Estombak historiako emakumeak izan ditu mintzagai Euskalerria Irratian eginiko kolaborazioetan, 2018tik. Berriki, liburu bat argitaratu du horiek guztiak jasotzeko: 'Gizalabak'.

Hirugarrenez
Naiara Elola
Aste honetan, hirugarrenez eseri naiz ordenagailu aurrean, zutabea idazteko asmotan. Maiz arrapaladan ateratzen diren hitzak, motel antzera etorri zaizkit burura birritan. Esan nahi den hori nola esaten den garrantzizkoa. Baina garrantzi h...

Paseo bat eman nahi dute, bertzeek bezala
Zainduz elkartea sortu dute zahar etxeetako egoiliarren senide batzuek, haien eskubideak defendatzeko asmoz; manifestaziora deitu dute biharko, 12:00etan, Iruñeko Erruki Etxearen aurrean. Egoitzen barruko neurriak malgutu ditzaten eskatu, eta pertsona erdigunean jarriko duen eredu publiko bat aldarrikatu dute.

Ia 37.000 herritar daude egoera gorrian, 2008an baino okerrago
Pobreziaren Aurkako Sareak nabarmendu du pobrezia kronifikatu dela. Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako azkeneko txostenak ez du jaso birusaren eragina