“Tristea da halako sariak gure baliabide bakarrak izatea”

“Tristea da halako sariak gure baliabide bakarrak izatea”

Ander Perez Far East Folk Tales (Ekialde urruneko herri ipuinak) lanak eman dio saria Leire Urbeltzi ( Iruñea, 1985). Paper, oihal eta metalezko euskarrian akuarelaz eta gouachez egindako obra da. Ilustrazioa, bere ohiko esparrua, eremu berrira eraman du, liburuetatik aldenduz. Eta ekialde urruneko iruditegia baliatu du, «narrazio tentsio» bat sortzeko. Nola jaso zenuen saria? Emozio pila bat nahastu zitzaizkidan: poza,...

Nafarroako Hitza puntueus da

Nafarroako Hitza puntueus da

Jon Ordoñez Argia, sinplea eta irakurterraza”. Hala azaldu zien atzo Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ko zuzendariak webgune berriak zer izan nahi duen eta nolakoa izango den aurkezpenean. Zaldiko Maldiko elkartean egin zuten aurkezpena Orzaizek eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak. Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Patxi Zabaleta Aralarreko parlamentaria, Mikel Bujanda eta Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratikoak eta Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria eta Gontzal Agote...

Javi eta Miren gogoan

Juan Manuel, Arantza, Ramon, Araceli eta Karmen Paniagua Gure anaia Javi Paniagua sistemak erail zuen 2013an, duela gutxi Miren Peñarekin gertatu zen bezala.  Horregatik Javiren senideok elkartasuna adierazi nahi diogu Mirenen senitartekoei. Mirenekin gertatutakoa oso gogorra izan da guretzat, gure anaia, aita edo aitona kaleratua izan zenean  sentitutakoa biziberritu dugulako. Javiren kaleratzearen inguruan gertatutakoak antza handia du Mirenen kaleratzearen inguruan...

Alderdi politikoak eta sare sozialak, biharko ‘Hitza’-n

Alderdi politikoak eta sare sozialak, biharko ‘Hitza’-n

Hilabete bat falta da maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako, baina alderdiak kanpaina betean dira aspalditik. Partida, ordea, ez da plazetako mitinetan edo frontoietako ekitaldi politikoetan jokatzen ari, pantailetan baizik: telefono adimendunen, tableten eta bestelako gailuen pantailetan. Izan ere, sare sozialen hedatzeak sakoneko aldaketak bultzatu ditu alderdien barruan. Askok hausnarketa egin behar izan dute, beren mezua formatu eta komunikazio molde berrietara...

Aldaketa ardatz, ‘Hitza’-ren eta Euskalerria irratiaren solasaldi zikloan

Aldaketa ardatz, ‘Hitza’-ren eta Euskalerria irratiaren solasaldi zikloan

Badator aldaketa. Azken urteetan, nafar gizarteak askotan entzun du esaldi hori, ordezkari politiko batzuen zein besteen ahotan. Gehienetan, gainera, aldaketa hitzak eragindako ilusioak etsipenari eta amorruari bide eman dio. Oraingo honetan, ordea, haize berriaren freskotasuna inoiz baino nabarmenagoa da, eta ez dio soilik politikari edo alor instituzionalari eragiten. Egoera politiko eta ekonomiko nahasiaren erdian, itxaropen zantzu argiak, ideia eta proposamen...

Aurrera pausoa, sarean

Aurrera pausoa, sarean

Urtzi Urkizu / BERRIA BERRIAk hasitako aldaketa prozesuaren bidean, «jarraipen naturaltzat» jo du Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ko zuzendariak webgunea berritzea. «Bere garaian apustua egin genuen papereko diseinua eta edukiak indartzeko: irudi erakargarriagoa, diseinu ikusgarriagoa… eta, aldi berean, sakoneko erreportaje eta elkarrizketak». Horren osagarria dator orain, euskarri digital berria: Nafarroa.hitza.eus. «Nafarroako Hitza-k bazuen webgune bat, baina ez zen batere dinamikoa. Hori aldatzen saiatu...

Euskara, ez hain urrun UNEDen

Euskara, ez hain urrun UNEDen

Ander Perez Ia ikusezina da euskara UNED Espainiako Urruneko Hezkuntzako Unibertsitateak Iruñean duen zentroan. Urrunekoa, irakaskuntza eredua bezainbeste. Instituzio zentralista da UNED: Madrilen (Espainia) ditu aginte organo, eduki, eta irakasleak. Gainerakoak, Espainiako Estatuan dituen zentroak, nukleo horren ordezkaritzak baino ez dira. Irakasle bainoago, tutoreak dira bertako langileak, bitartekariak Madrilgo irakasle eta tokian tokiko ikasleen artean. Eta euskararen kalterako da jardun...

TVEk baztertu egin du sanferminetan ‘reality’ bat egiteko asmoa

TVEk baztertu egin du sanferminetan ‘reality’ bat egiteko asmoa

Sanferminetako peñen federazioak arbuiatu egin du jaiei buruzko reality bat egiteko Espainiako Telebistak esku artean duen proposamena. El Periódico egunkarian argitaratu da berria: hainbat jende ezagunek sanferminetako entzierroan parte hartuko luke, eta telebista saioak, berriz, entzierroan korri egiteko nola prestatu diren erakutsiko luke. Zeppelin ekoiztetxeak ekoitziko luke programa. TVEk aitortu du proiektua mahai gainean zegoela eta aztertzen ari zela aukera, baina baztertu egin du...

Ehun urte harresirik gabe

Ehun urte harresirik gabe

Iker Tubia / BERRIA Iruñea aspalditik dago harresiez inguraturik. Gaztelarrek konkistatu aurretik, eta hiru burguek bat egin aurretik ere izan zituen paretak inguruan. Baina, zalantzarik gabe, hiria ito zuen harresia XVI. mendean eraiki zuten, konkistaren ondoren. Harresiak hiria kanpoko mehatxuetatik babesteko, harresiak hirian erregeak zuen subiranotasunari eusteko, eta harresiak hiriburuaren hazkundea saihesteko. Horregatik, Iruñea itota egon zen 400 urtez, 1915ean...

Nafarroan, inoiz baino gehiago

Nafarroan, inoiz baino gehiago

Jokin Sagarzazu / BERRIA Maiatzaren 24an bozetan, Nafarroako Parlamenturako inoiz baino zerrenda gehiago aurkeztuko dira, 1983an hautatze sistema aldatu zutenetik, bederen. Denera, hamalau alderdi ariko dira lehian, baina orain arte eginiko inkestetako datuak berretsiko balira, haietarik zazpi-zortzik baino ez lukete aukera izango parlamentariren bat lortzeko: UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Ezkerra, Ahal Dugu eta Ciudadanos edo UPDk. Legeak...