Iruñeko Paris 365 jantoki sozialeko zenbait erabiltzaile dira taldeko kide. Iazko udan hasi ziren entrenatzen, kirola helduleku bilakatzeko

Musika eta herria ospatzeko
Atarrabia abesbatzak bi kontzerturekin ospatuko du asteburuan bere hogeigarren urteurrena. Pello Goñik sortu zuen 2003. urtean; egun, Iñigo Casali du zuzendari.

Abartzuzako eskolako kideek espaziorik eza salatu dute, eta neurriak eskatu
Eraikina bost talde hartzeko egin zuten; sei dira orain, eta zortzi izanen dira irailetik aurrera. Zentroko gurasoek konponbide bat exijitu diote Nafarroako Gobernuari

“Erakundeek kalitatezko arreta bermatu behar dute”
'Beldurrak gurekin jai' saioa egin zuten atzo Iruñean, besta eremuetan andreen aurka izaten diren erasoak jorratzeko. Hala nola protokoloak berrikusteko beharra aipatu du Iratxe Alvarezek.

Iritzia: Elkarbizitza
Nagore Eslaba
Duela hiru urte bizi izandako itxialditik, edonor da mendizale. Mendia modan dago. Igande goiz batean egiten den planik ohikoenetariko bat dela esango nuke, etxean bildurik egon behar izateak guztiongan eragin baitzuen naturarekin kontakt...

Herri bat ospatzeko eta aldarrikatzeko egunak
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 8a, eta Iruñeko ijitoek Argaren ibaiertzean ospatu zuten: loreen zeremonia egin zuten, euren herriaren diaspora oroitzeko. Apirilak badu bertze egun nabarmenik, hala ere, herrialdeko ijitoentzat: Gaz Kalo federazioak Nafar Ijitoen Eguna ospatu zuen atzo.

“Tokiko bezeroak izan nahi ditugu, ez bakarrik turistak”
Neguko denboraldia bukatutzat eman dute Larra-Belagua zentroan, bi hilabetean elurra izan eta gero. Klima aldaketak eskian izan duen eragina aipatu du Julen Garjon zentroko zuzendariak.

Iritzia: Zintzarriak eta mihiak
Olatz Azpirotz Larzabal
Zintzarriak eta mihiak. Joaldunak eta galtzada. Arrosa soinean eta berdea aldarrikapen. Aurreko apirilaren 22an, Lurraren Nazioarteko Egunean, Iruñeko karrikak hartu zituzten hainbat nafar herritarrek, eta haiek izan ziren gaur...