Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 8a, eta Iruñeko ijitoek Argaren ibaiertzean ospatu zuten: loreen zeremonia egin zuten, euren herriaren diaspora oroitzeko. Apirilak badu bertze egun nabarmenik, hala ere, herrialdeko ijitoentzat: Gaz Kalo federazioak Nafar Ijitoen Eguna ospatu zuen atzo.

“Tokiko bezeroak izan nahi ditugu, ez bakarrik turistak”
Neguko denboraldia bukatutzat eman dute Larra-Belagua zentroan, bi hilabetean elurra izan eta gero. Klima aldaketak eskian izan duen eragina aipatu du Julen Garjon zentroko zuzendariak.

Iritzia: Zintzarriak eta mihiak
Olatz Azpirotz Larzabal
Zintzarriak eta mihiak. Joaldunak eta galtzada. Arrosa soinean eta berdea aldarrikapen. Aurreko apirilaren 22an, Lurraren Nazioarteko Egunean, Iruñeko karrikak hartu zituzten hainbat nafar herritarrek, eta haiek izan ziren gaur...

Zuhaitz bat bidegurutze batean
Arteak, naturak eta zientziak bat egiten duten eremuan sortutako ekinaldi bat da Arbola, "zuhaitzen kultura ospatu" nahi duen jaialdia. Labea laborategiak sortu du, eta Iruñean eginen dute, apirilaren 25etik 30era. Klima krisiak behartutako egungo trantsizio garaiari erantzun bat eman nahi dio.

Lagunen artean euskal hiztegia landuz
Euskarazko irakurketa errazeko lehendabiziko taldea sortu dute Iruñerrian, irakurtzeko zailtasuna dutenentzat. Hilabeteko azken ostiralean elkartzen dira, Nafarroako Liburutegian, liburuak elkarrekin irakurtzeko eta komentatzeko.

“Garbi nuen herri bateko mediku nahi nuela izan”
Familia medikuen biltzarra eginen dute Iruñean. Nafarroako Familia Medikuntzaren eta Medikuntza Komunitarioaren Elkarteko buru Pepa Redin da antolatzaileetako bat: "Gazteei gure lanaren berri eman nahi diegu".

Iritzia: Ahanzturari zubiak
Bidatz Villanueva Etxague
Florentziako Zubi Zaharra da Erdi Arotik zutik iraun duen bakarra, bere sorrera Erromatarren garaikoa dela uste den arren. Izan ere, Bigarren Mundu Gerran naziek hiriko gainontzeko zubi guztiak bonbardatu zituzten, hura izan e...