Iruñeko Udalak bertze alkate bat izanen du hauteskundeak pasatuta, Enrique Maia egungo udalburua ez baita aurkeztu; UPNk ez du Navarra Suma koalizioa berritu, eta Cristina Ibarrola du hautagai.

Iratiko ibarrek bat egin dute, saretu eta elkarlanean aritzeko
Zuberoako Mendi Sindikatuak, Zaraitzuko Biltzarrak, Garaziko Mendi Sindikatuak eta Aezkoako Biltzarrak Lau Ibarrak elkartea sortu dute. Irati berritzeko lanean segitzea dute xede

“Ofizialtasunaren legealdia izan behar du hurrengoak”
Euskal Herrian Euskaraz taldeak protestara deitu du, Iruñean: manifestazioa eginen dute bihar, 12:00etan, Baluarten hasita. Sugoi Etxarri kideak erran du asmoa dela ofizialtasuna erdigunean jartzea.

Iritzia: Ofizialtasuna, behingoz
Bidatz Villanueva Etxague
Administrazioko arreta bulegoetara joan, eta aldiro zalantzan zaude zein hizkuntzatan zuzenduko zatzaizkion. Euskaraz hitz egiteko identifikagarria daramala ziurtatu, eta orduan bai, euskaraz hasi zatzaizkio. Baina justu une h...

Badakitelako zeinen zaila den
Armata Rossa peñako ehun kide inguruk Madrilen ikusi zuten, duela hemezortzi urte, Osasunaren eta Betisen arteko Espainiako Kopako finala. Hainbat kide Sevillan izanen dira bihar. Finalak "ilusioa" piztu diela nabarmendu dute, eta taldeak berriz finalera heltzeko egindako ahalegina txalotu.

Paris 365 taldeak txapelketa irabazi du, azken partidan 7-1 nagusituta
Iruñeko Paris 365 jantoki sozialeko zenbait erabiltzaile dira taldeko kide. Iazko udan hasi ziren entrenatzen, kirola helduleku bilakatzeko

Musika eta herria ospatzeko
Atarrabia abesbatzak bi kontzerturekin ospatuko du asteburuan bere hogeigarren urteurrena. Pello Goñik sortu zuen 2003. urtean; egun, Iñigo Casali du zuzendari.

Abartzuzako eskolako kideek espaziorik eza salatu dute, eta neurriak eskatu
Eraikina bost talde hartzeko egin zuten; sei dira orain, eta zortzi izanen dira irailetik aurrera. Zentroko gurasoek konponbide bat exijitu diote Nafarroako Gobernuari

“Erakundeek kalitatezko arreta bermatu behar dute”
'Beldurrak gurekin jai' saioa egin zuten atzo Iruñean, besta eremuetan andreen aurka izaten diren erasoak jorratzeko. Hala nola protokoloak berrikusteko beharra aipatu du Iratxe Alvarezek.

Iritzia: Elkarbizitza
Nagore Eslaba
Duela hiru urte bizi izandako itxialditik, edonor da mendizale. Mendia modan dago. Igande goiz batean egiten den planik ohikoenetariko bat dela esango nuke, etxean bildurik egon behar izateak guztiongan eragin baitzuen naturarekin kontakt...