Oriok irabazi du Euskotren liga aurten, hirugarrenez. Sasoi ederra egiten ari dira arraunlariak, eta are gogoangarriago bihurtzea dute asteburuan: Kontxako Bandera da jokoan. Uxue Urra gogotsu dago, "amets betean".

Iritzia: Udako film bat
Olatz Azpirotz Larzabal
Udari, nire iritziz luzeegia izan den honi, amaiera emanen dion ekinokzioa gerturatzen ari da, eta eskerrak. Murriztapenek jandako bi uden ostean, aurtengoa izan da hilabeteetan lehentasun, nahi eta zenbait fantasiarekin hornitu...

Txaro Berzosa: “Txotxongilolari gisa aritzeak eragin zidan independente izateko grina”
Galizian jaio, baina Tutera du etxe Txaro Berzosak, 9 urte zituenetik. Ekintzaile feminista da, lesbiana, LGTBI mugimenduko kidea, eta artista, zentzurik zabalenean.

Komikilariak binetatik kanpo
Gaur abiatuko da Nafarroako Komikiaren XIII. Azoka. Komikilarien lan prozesu osoa erakutsiko dute, eta egile berriei plaza eskaini. Zailtasun ekonomikoak salatu dituzte.

Memoriaren egitura berreskuratzen
Lesaka eta Etxalar artean den Bereau zubia moldatzen ari dira. Ekainean abiatu zuten proiektua, eta 646.000 euro inbertituko dituzte, bi helburu nagusi betetzeko: zubiaren Erdi Aroko itxura eta egitura berreskuratzea, eta haren historia gogora ekartzea.

“Gustu adina kolore daude, eta ardoekin berdin gertatzen da”
Ardogileak jo eta su dira lanean asteotan, ailegatu baita mahatsa biltzeko garaia. Raul Lezaun enologoak ohartarazi duenez, euri faltak zuzenean eraginen du ardoan. Ez da izanen hain "freskoa"; bai kalitate onekoa.

Iritzia: Ongizatearen gezurra
Bidatz Villanueva Etxague
Espainiako Gobernuak kamerak ezartzera behartuko ditu hiltegiak, "animalien ongizatea babesteko". Neurri horrekin, "animaliak deskargatzean, garraiatzean, estabulazioan eta zorabiatzean, segurtasun-bermeak hobetu" nahi dituzte...

Medikuak behar dituztelako
Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak protesta eginen du abuztuko astelehenetan, Altsasuko osasun etxerako konponbide bat exijitzeko. Altsasuko, Ziordiko eta Olatzagutiko herritarrak artatzen ditu, eta sendagileak falta direla salatu dute.

Osasun garraioa “kinka larrian” dagoela salatu dute Erriberako SSGko langileek
CCOO sindikatuak Lan Ikuskaritzara jo du, eta administrazioari eskatu dio enpresa iker dezala. Anbulantzien egoera "txarra" dela erantsi dute