Margoek hartu dute Uharte, berriz ere: Cantamañanas arte urbanoko jaialdia egin dute, hemeretzigarrenez. Herri osoa bilakatu da grafiti eta mural egileen euskarri, jaialdia lehenengoz egin zutenetik. Artiston lanak 65 mural inguruko ibilbidea osatu du herrian.

Ateak berriz zabaltzeko prest dira
Astelehenean irekiko dute Laba sareak Iruñeko Gazteluko plazan duen egoitza, bi hilabetez itxita egon eta gero. Kideek uda baliatu dute gogoeta egiteko eta eraikina berritzeko. Kultur astea eginen dute, hilaren 19tik 24ra

Hamar urtez rock dardaran
Hamar urte bete dira Sofokaos musika taldea sortu zenetik. Urteurrena ospatzeko, kontzertua emanen dute gaur sorterrian, Antsoainen, "inoizko bereziena".

“Unibertsitate bat ezin da izan lan merkatuaren morroi”
Teresa Imizkoz Iruñeko UNEDeko zuzendari lanetan hasi da, irailarekin batera. Aurretik, 11 urte egin ditu unibertsitate horren Gasteizko egoitzan; gogoz ekin dio hasi berri duen oraingo etapari.

Iritzia: Zortzi hilabete
Lohizune Amatria
Luzea eginen da, horretan ez izan zalantzarik. Nafarroako foru eta udal hauteskundeak 2023ko maiatzean izanen dira, eta legez hauteskunde kanpainak hamabost egunekoa beharko luke, baina hasi da dagoeneko. Ikasturte politikoko parlament...

Plaza bat gogoetarako
NAK Nafarroako Musika Garaikideko Jaialdia abian da, Iruñean, irailaren 17ra bitarte. Zortzigarren aldia du aurtengoa, eta 'Mitotik logosera' izenburupean antolatu dute. Garaikideak kolektiboak sustatu du NAK proiektua, hausnarketa, eraldaketa eta ikerketa bultzatzeko asmoz.

Julian Elvira: “Tresnarekin bat egin nahi izatea da kontua”
Julian Elvirak 'Icarus' lana aurkeztuko du bihar, Baluarten, NAK Nafarroako Musika Garaikideko Jaialdiaren barruan. Berak sortutako pronomo flauta ekarriko du, bertze zenbait tresna bereziren artean.

Ijito familia batek denda batean jazotako eraso arrazista salatu du
Abuztuan gertatu zen, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko Primor dendan. Parte hartu zuten udaltzainen jarrera kritikatu dute Gaz Kalok eta SOS Arrazakeriak. Elkarretaratzea egin dute

“Uretan demostratuko dugu demostratu beharreko guztia”
Oriok irabazi du Euskotren liga aurten, hirugarrenez. Sasoi ederra egiten ari dira arraunlariak, eta are gogoangarriago bihurtzea dute asteburuan: Kontxako Bandera da jokoan. Uxue Urra gogotsu dago, "amets betean".