Hordago herri ekinaldiak zonifikazioa salatzeko manifestazio bat antolatu du: urriaren 22an eginen dute, Tuteran. Eragile horrek astindua eman dio euskararen aldeko mugimenduari. Ez da lanean ari den bakarra: Lizarran Garean dago, eta Iruñean Euskararen Defentsarako Sarea aurkeztu berri dute.

Bor-bor Bortzirietako euskaltzaleen mugimendua aurkeztu dute Lesakan
Eragile sortu berriak helburu hartu du euskararen erabilera sustatzea Bortzirietako herrietan. Herritarak ahalduntzeko ere lan egin nahi dute

Herriko txoriei behatzeko irudiak
Xabier Elizalde Gazteak Lizarrako Los Llanos parkeko hegaztien inguruko erakusketa jarri du herri horretako kultur etxean, igandera bitarte. Hirurogei espezie inguru identifikatu ditu Los Llanosen. Hurbileko fauna ezagutzera deitu ditu herritarrak.

“Legeak leiho batzuk irekitzen ditu, baina ate nagusiak itxi”
Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Amaia Kowaschek aitortu du albistea ona dela, baina argitu du "galdera asko" daudela airean.

Iritzia: Krabelin gorria
Bidatz Villanueva Etxague
Maite zenuen hiriak / nahi du zure oroitarria / baina batez ere maitea / zure irria". Bereziki hunkitzen nau Fermin Balentziak poliziak hil zuen German Rodriguezen omenez duela hamarkada bat baino gehiago abesten duen kantuak....

Suak zerua ilundu zuenekoa
Suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa, eta 14.500 hektarea inguru utzi dituzte kiskalita. San Martin Unx da suak inguratutako herrietako bat. Etxerik ez dute galdu, baina izua bazter uztea ez da erraza izaten ari herriko biztanleentzat. Suhiltzaileek, berriz, baliabiderik eza salatu dute.

Hamaika animalia hil agertu dira suteek utzitako errautsen artean
Arguedasko Sendaviva zoologikoa hustu behar izan zuten. Han itxita bizi diren 800 animalietatik hamabi hil dira, "estresagatik"

“Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua”
Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, 'Berridatz ditzagun jaiak' lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du Isturizek.

Goiak hasi, eta auzolanean bukatu
Josu Goia zenak duela 30 urte hasitako tailua bukatu dute zenbait herritarrek, Beran. Hamahiru laguneko talde bat aritu da urritik lanean, Migeltxo Etxeberriak, Jose Inazio Telletxeak eta Luis Mari Esartek gidatuta.