Uharteko Gazteok Euskaraz sortu dute zenbait herritarrek, euskararen erabilera sustatzeko. Ikerketa soziolinguistikoa egin dute herrian: gazteen %66k badakite euskaraz, baina %2,8k baino ez dute erabiltzen.

“Izan ere, zer da ama ona izatea? Ez dago erantzun zuzenik”
Nafar Ateneoaren poesia saria irabazi du Lierni Azkargortak, 'Iruntzian' lanagatik. Ohi denez, elkarteak zehaztu zuen sariketako obrek oinarrian eduki beharreko gaia: aurten, 'ama'. Askotariko ertzez idatzi du idazleak.

Iritzia: Inposaketaren alde
Amets Aranguren Arrieta
Jakinen duzuen bezala, inposaketaren herria da gurea. Horrela, boteprontoan, okurritzen zaizkidan batzuk: D eredua, zerrenda bakarraren afera, Euskaraldia eta gauza horiek guztiak. Azken egunotan beste modalitate bat izan dugu...

Euren borrokaren buruzagiak
SOS Arrazakeriak Iruñean antolatutako mahai inguru batean, Maria Juncay, Lamine Bathilly eta Youssef Ouled ekintzaile antirrazistek hitza hartu dute egiturazko arrazakeriaren aurka. Arrazakeria instituzionala kolonialismoarekin lotu dute, eta subjektu politikotzat aldarrikatu dute euren burua.

Adituek diote udaberria “arina” izanen dela alergia dutenentzat
Negu idorrak eraginen du gramineo gutxiago loratzea. Nafarren %10ek alergia diote lore hautsari. Iruñeko Udalak abian jarri du polenaren berri emateko bere alerta zerbitzua

“Mediku ona eta euskalduna: bata ezin da bestetik bereizi”
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 31. osasun jardunaldiak antolatu ditu berriki, Atarrabian, Euskarabidearen laguntzarekin. Euskarazko osasungintzaren arnasgune izan dira hitzorduok.

Iritzia: Ferrazek badio
Lohizune Amatria
Honako hauek dira nire printzipioak. Zure gustukoak ez badira, baditut beste batzuk". Groucho Marx umoregilearen eszena gogoangarria ekarri zigun gogora aurrekoan kazetari batek Nafarroako Parlamentuan. Ramon Alzorriz sozialista ari ze...