Nafarroako Txinatarren Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak kanpaina bat hasi dute, herrialdean bizi diren txinatarren komunitatearen berri zabaltzeko. "Elkar ezagutzea" da helburua. 1970eko hamarkadan erroldatu ziren lehen txinatarrak Nafarroan; egun, 1.900 bizi dira.

“Garai batean, bertsoa egite hutsa meritu zen; orain, hori ez da aski”
Hiru hamarkada dira Estitxu Arozena bertso bidea urratzen hasi zela, eta, omenaldi gisa, harena izan da aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jartzeko ardura. Goxo gordeko du unearen oroitza.

Iritzia: Ez nahi baduzu ponitu, ez ponitu
Amets Aranguren Arrieta
A eta G ereduak eskaintzen dituen eskola batean egiten dut lan. Astean behin elkartzen naiz 14-15 urteko gazteekin, hizkuntz eskolako euskarazko A2 eta B1 mailetako azterketetara begira laguntza emateko.Eskolaz kanpoko jarduera ...

Izua betikotzeko zigor erantsia
Nafarroako Gobernuak 'Expolio y castigo' argitaratu du, Cesar Laianak frankismoaren jazarpen ekonomikoari buruz idatzitako liburua. Historialariak nabarmendu du erregimenak araudi zehatz bat sortu zuela etsaitzat zeuzkanen ondasunak eskuratu eta haiek zigortu eta beldurtzeko.

“Askok bakardadean bizi dute hiesa, isilik, erreakzioen beldur”
Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna da abenduaren lehena, eta aurten dira 40 urte GIB birusa identifikatu zela. Hari aurre egiteko bidean, baina, pauso irmoak falta dira oraindik, Burgi Rey ekintzailearen esanetan.

Iritzia: Oroimenaren lapikoa
Lohizune Amatria
Oroimenaren lapikoa, tantaz tanta, muxu pilaz zein mila minez betetzen da bihotzean. Dani Martirena eta Ana Ibañez, 2020.Karmen kalean bizi zen nire aitonetako bat. Hark esana dakit Mola familia ere Alde Zaharreko kale horietan bizi z...